300 lagunetik gora hurbildu ziren 2010-03-22

Saio dotorea izan zen Igorren

Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Jon Maia aritu ziren kantari, Iñaki Iturriotzen aginduetara.
 Joan zen ostiralean bertso-jaialdia izan zen Igorren. 300 lagunetik gora hurbildu ziren honako bertsolari hauek entzutera:

 Amets Arzallus
 Onintza Enbeita
 Sustrai Colina
 Unai Iturriaga
 Andoni Egaña
 Unai Iturriaga

 Iñaki Iturriotz aritu zen gaiak jartzen. Saioa dotorea atera zen, eta hasieratik bukaerara, ariketa guztietan izan zen nabarmentzeko moduko zerbait. Hasteko, bertsolariak binaka jarri zituen. Sustrai eta Jon langileen paperetik jardun ziren, pankartaren atzean jartzeko zalantzak zituzten biek. Ametsek eta Onintzan umorez kantatu zuten ondoren Ametsek Arratian orientatzeko dituen zailtasunak gaitzat hartuta. Dena den, saioko lehenengo gailurra hirugarren ofizioan iritsi zen, Andonik eta Unaik egin zutenean, alegia. Goizetan ohea ez egitea ona omen da osasunerako, eta burtsa, berriz, txarra. Umorez kantatu zuten bi bertsolariek, eta ondoren saio osoan zehar aipatu ziren ofizio honetan landutako ideiak.

 Behin binakako lanak bukatuta, ariketa berezia jarri zien bertsolariei Iñakik. Galdera xelebreak egin zizkien banan-bana, bertso banarekin erantzuteko. Galdera guztiak ez zituen jarraian egin, saioan zehar tartekatu zituen. Hala ere, publikoak gogotik egin zuen barre, bai galderekin eta baita erantzunekin ere, Jonen eta Ametsen erantzunekin bereziki.

 Hortik aurrera lehertu egin zen saioa, eta zenbait ariketa nabarmentzekoak izan ziren, gainera. Iñakik lau bertsolari altxarazi zituenekoa esaterako: Andoni eta Jon, aitak, alde batetik; eta Sustrai eta Amets, semeak, bestetik. Puntuka saio dotorea osatu zuten laurek.

 Onintzak eta Unaik Igorren ezaguna den doinu bat hartu zuten beraien aspaldiko maitasunaz aritzeko: "Aramotzetik Aramendira" izenekoa. Kopletako saioa osatu zuten, publikoa algaraka jarriz.

 Andonik eta Sustraik "Eskola 2.0" proiektuaz oso ofizio ona osatu zuten gero, umorez hauek ere.

 Jon Maiak bakarka esan gabe uzten ditugun gauzei kantatu zien. Harremanei buruz aritu zen, habaneran, eta saio bikaina osatu zuen honek ere.

 Jaialdietan ohikoa da bertsolariren batek atzekoei kantatzea. Igorren Onintzari egokitu zitzaion. Atzeko bertsolari bakoitzari kanta baterako letra eskatu zion aspaldi, eta emaitzak entzun nahi zituen. Gainerakoek bertsoa bota eta erantzun egin zien Onintzak. Saio polita izan zen hau ere.

 Bukaera aldera publikoarekin zeukaten zorra agertu zuen Iñaki Iturriotzek. Kitatzen hasteko bi dantzari eta Andoni Egaña eta Jon Maia elkartu zituen: bertsolariek kantatutako erritmoan dantzatu zuten dantzariek. Saio umoretsua izan zen.

 Azkenik, puntuka aritu ziren gainerako laurak, atzean gelditutakoei adarra jotzen eta saioan zehar izandako gora-beherak berritzen.

 Publikoa gustura gelditu zen saioarekin.

Aramotzetik Aramendira
2010-03-19 Igorre

Aitak eta semeak
2010-03-19 Igorre

Unai eta Andoni osasunaz
2010-03-19 Igorre

Zergatik.wmv
2010-03-19 Igorre

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu