Julio Sotok bere ibilbideaz 2010-03-25

"Jendeari gozamen txiki batzuk eman nahi dizkiot"

Belaunaldi bateko kide sentitzen da. Belaunaldi berri bat ba omen dator bertsolaritzara: Txapelketa Nagusian nahiko aurrean ibili eta plazarako jauzia eman dutenak. Eztarriko arazoa konpontzea espero du.
 Julio Sotok 22 urte dauzka une honetan, eta ez da bere adineko bertsolari bakarra: "Garbi ikusi da belaunaldi berri bat badatorrela eta indartsu sartu garela. Plazako ibilbidean ere ari gara gure tokia hartzen. Oso garrantzitsua iruditzen zait gertatzen ari dena: orain arteko belaunaldiak sekulako maila zeukan, baina gurekin urte batzuetarako ibilbidea ziurtatua dago".

 Eskolarteko Txapelketetan zaildutako belaunaldia da, eta jauzi dezentea omen dago Eskolartekotik plazara: "Nik zortea izan nuen salto hori ematerako orduan plazak izan nituela. Gauza bat da Eskolartekoan ateratzea eta bestea bertsolari izatea. Jendearekin tratatzen ikasi behar da. Eskolartekoetako bertso arrazoiketa eta plazakoa oso ezberdinak dira. Lan handiena izaten da ikustea zerk funtzionatzen duen eta zerk ez".

 "Nire belaunaldi-kideekin guztiz identifikatzen naiz, batipat dauzkagun arazo edo kezka komunekin: beti helduekin ibili behar hori, afarietako esperientzia falta... Nire ustez talde bat bertsotan guztia da; bai bertsotan eta bai bizitzan, (...) batipat kezkak banatzeko. Talde bateko kide zaren neurrian ulertua sentitzen zara".

 Bertsoa.com-ek aurten gehiagotan ere elkarrizketatu izan du Julio Soto, eta azken aldian kezkatuta agertu da eztarriko arazoekin: "Asko baldintzatzen nau. Zarauzko Kopla Txapelketatik hona ez dut saiorik egin txapelketaz gain, bertso-eskolara joan behar nuelako. Saioei ezetz esatea oso gogorra da, baina txapelketa bukatuta uste dut normal eraman ahal izango dudala plazako jarduna".

 Bukatzeko, garbi dauka bertsotan zer egin nahi duen: "Jendeari gozamen txiki batzuk eman nahi dizkiot: bertso-afari edo saio batera joan eta jendea barrez ikustea baino gauza handiagorik ez dago."

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu