Finalerddiak hasiko dira asteburuan 2010-04-09

Harrera beroa eta partehartze zabala izan ditu Arabako Kuadrilla arteko txapelketak

Harrera beroa eta partehartze zabala izan ditu Arabako Kuadrilla arteko txapelketak
Arabako Kuadrilla arteko txapelketa finalerdietan da eta Elkarteak orain artekoaren balorazioa egin du. Laburbilduta, hasierako kezka eta zalantzak poz eta parte hartze zabala bihurtu dira. Igandean, Zigoitia, lehen finalerdia jokatuko da.

Arabako Kuadrilla arteko txapelketa finalerdietan da eta Elkarteak orain artekoaren balorazioa egin du.  Laburbilduta, hasierako kezka eta zalantzak poz eta parte hartze zabala bihurtu dira. Mila galderarekin hasi zuten Araban txapelketa Kuadrilla arteko berria. Mahai baten inguruan jarri eta zerotik horrelako proiektu bat eraikitzen hasteak kezkak eta buruhausteak sortu zizkien antolatzaileei. Arriskuak, ordea, emaitza ederra uzten ari du eta jendeak oso ondo hartu du txapelketa Arabako puntu eta punta ezberdinetan.
 Lehen faseko 3 ligetan batezbesteko 55 bertsozale elkartu dira saio bakoitzean, 80 eta 100era ere heldu dira leku batzuetan. Jendea pozik, bere taldearen gaiak jartzen, epaitzen, bazkari edo afariak prestatzen, saioa grabatzen, . . . eta batez ere animatzen, txalotzen, . . . bere taldearekin taldean gozatzen eta sufritzen. "Zer gehiago eskatu dakieke Arabako bazter gehienak bertsoz busti dituen lehen faseko ligei?"
 Orain, Gasteiztik Kakiturri-Ehari taldeak, Zuia-Gorbeialdetik Aramaiok eta Aiara-Lautada-Errioxa ligatik Aiarako Altubepekoak taldeek, nor baino nor borrokatu beharko dute, denek denen aurka, finalerdietan maiatzaren 8ko finaleko txartela lortu nahian.
 Finalerdiak aretoetan izango dira, baina final handia bazkari herrikoi baten ostean izango da Gasteizen. Bazkarirako eta saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu web orrian egongo dira salgai.
 Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketa bera ere, ederki joan da orain arte. Bat-bateko saioa hasi aurretik jokatu da kanporaketa guztietan eta saioak girotu ditu, bertsolari ez direnak bertsotara animatu ditu, bertsozaleei bertsoez gozatzeko beste bide bat erakutsi die, . . . 

Finalerdiak

2010-04-11, ZIGOITIA
ARAMAIO vs.  KAKITURRI Lekua: Zigoitia Aretoa Ordua: 17:30
Bertso-sortak: Bertsoaren saltsan (Gasteiz), Mendialdeko bertso-eskola (Maeztu) eta Aldapazaleak (Gasteiz)

2010-04-18, ARAIA
KAKITURRI  vs. AIARALDEKO ALTUBEPEKOAK   Lekua: Andra Mari Aretoa Ordua: 17:30 
Bertso-sortak: Txor eta tan (Agurain), bertsogurasoak (Gasteiz)  eta Martin Ttipia (Gasteiz)

 2010-04-25, AMURRIO
AIARALDEKO ATUBEPEKOAK  vs. ARAMAIO Lekua: Aretoa Ordua: 17:30
Bertso-sortak: Aramaioko bertsozaleak, Amurrioko bertso eskola eta Errioxako bertsozaleak.

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri