Karrikestu Elkarteak antolatuta 2010-04-16

Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa Etxarri Aranatzen

Etxarri Aranatzeko Karrikestu Elkarteak, BAT izeneko ekimen berria antolatu du, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Gaur iluntzean lehen edizioa eginen da, Karrikestu Elkartean bertan. Karrikestu Elkarteak horrela laburbildu du urtero egin nahi duten ekimen honen helburua: “Bertsolari gazteak eta zale gazteak, herritar ez hain gazteekin BATuta gozatzen, herri honek oraina eta etorkizuna baduela ikusiko dugu. Bertsolaritza, bidenabar, gora eta gora doan sormen lan eredugarria baita, gurean ere, Etxarrin, gero eta oihartzun handiagoa lortzen ari dena, gero eta leku gehiagotara iristen ari dena”.

Karrikestu Elkarteak horrela laburbildu du urtero egin nahi duten ekimen honen helburua: “Bertsolari gazteak eta zale gazteak, herritar ez hain gazteekin BATuta gozatzen, herri honek oraina eta etorkizuna baduela ikusiko dugu. Bertsolaritza, bidenabar, gora eta gora doan sormen lan eredugarria baita, gurean ere, Etxarrin, gero eta oihartzun handiagoa lortzen ari dena, gero eta leku gehiagotara iristen ari dena”.

6 bertsolari gaztez osaturiko bertso afari eta bertso txapelketa izango da Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa eta Bizkaiko bertsolari bana eta Nafarroako bi izango dira. Honako bertsolariek hartuko dute parte aurtengo edizioan:

Odei Barroso (Urruña, Lapurdi)
 Eneko Lazkoz (Etxarri Aranatz, Nafarroa)
 Aitzol Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa)
 Jone Uria (Algorta, Bizkaia)
 Jon Elizetxe (Gartzain, Nafarroa)
 Iñaki Viñaspre (Abetxuko, Araba)

Dena prest dago. Karrikestu elkarteak egin ditu antolakuntza lanak, Etxarriko Udalaren, Bierrik Fundazioaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Afari ona, giro ona eta gozamena ziurtaturik daude.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu