Zappingean 1991an Irunen egindako saio bat eskainiko dute, Imanol Lazkano eta Lazkao-Txiki kantari zirela. Zuri-beltzekoan, berriz, Joxe Luis Gorrotxategik Usurbilgo elizari kantatuak botako dituzte.
Aste Santuko oporren ostean, aste honetan berriro ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai. Ohi den moduan, ostegunean ETB3n izango da, gaueko 22etan. ETB1en igande eguerdiz emango dute, 15etatik aurrera. Hala ere, aste honetatik aurrera berrikuntza bat ere izango da: ostiral arratsaldeetan ere ETB1en emango dute, arratsaldeko 18:15etatik aurrera.
Aste honetako programan hiru bertso saio botako dituzte. Alde batetik, Zumaian ostiralean izandako saioa egongo da ikusgai. Miren Amuriza, Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Amets Arzallus izan ziren kantuan.
Bergaran martxoaren 26an izan zen saioa. Kantuan, bi belaunaldi elkartu ziren: Uxue Alberdi, Jone Uria, Iker Zubeldia eta Julio Soto batetik eta Joxe Agirre bestetik. Lau "gazteek" Joxe Agirreri jarritako puntuak eta honen erantzunak eskainiko dituzte aste honetan.
Bat-bateko bertsoekin bukatzeko, Hernandorena sariko finaleko bertsorik onenak ere emango ditu Hitzetik Hortzerak. Ane Labakak irabazi zuen Muskildin egindako saioa. Bere atzetik Aimar Karrika, Maiana Irigoien, Ximun Cazaubon, Izar Mendiguren eta Eneritz Arzallus izan ziren.
Aste honetan elkarrizketa bat ere egingo dute. Pello Zabala frantziskotarra izango da aste honetako gonbidatua. Pernando Amezketarraren ondorengoa omen da, eta bertsolaritzaz hitz egingo dute berarekin.
Zappingean ere protagonista izango da Pello Zabala. 1991n Irunen bere paperetik bi bertsolari aritu ziren kantari: Imanol Lazkano eta Lazkao-Txiki. Bertso horiek berrituko dituzte aste honetan.
Zuri-beltzekoan Joxe Luis Gorrotxategik Usurbilgo elizari kantatuak botako dituzte. Bukatzeko, Belfasteko bertso-dinner-erako lehiaketarako puntu-erantzun gehiago emango dituzte.