Etxarriko Karrikestu elkarteak antolatuta 2010-04-19

Jone Uriak irabazi du Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa

Giro bikaina izan zen Etxarri Aranatzen, Nafarroa, jokatutako Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketan. Bilduriko 70 pertsonek lepo bete zuten Karrikestu Elkartea eta bertsolariek – Odei Barroso, Jon Elizetxe, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Eneko Lazkoz eta Iñaki Viñasprek – lan paregabea egin zuten. Azkenean, Jone Uria suertatu zen txapeldun, Aitzol Barandiaranekin buruz burukoa jokatuta.

Giro bikaina izan zen Etxarri Aranatzen, Nafarroa, jokatutako Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketan. Bilduriko 70 pertsonek lepo bete zuten Karrikestu Elkartea eta bertsolariek – Odei Barroso, Jon Elizetxe, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Eneko Lazkoz eta Iñaki Viñasprek – lan paregabea egin zuten. Azkenean, Jone Uria suertatu zen txapeldun, Aitzol Barandiaranekin buruz burukoa jokatuta.

Karrikestuko sukaldari taldeak prestaturiko afariarekin ase, kafea edanda eta kopak mahai gainean, hasi zen saioa. Sei bertsolariak 8ko Handian hiruna bertso, 8ko Txikian beste hiruna bertso, hitza gaitzat hartuta bertso bana, eta bikoteka puntuka sei bertso osatu arte aritu ziren. Lan horiek bukatuta puntuaziorik altuena zuten bertsolariak, Uria eta Barandiaran, buruz burukora pasa ziren eta trikitixarekin 6na kopla lehenik, eta “Iparragirre” doinuan hiruna bertso azkenik, bota behar izan zituzten. Honakoa, amaieran, epaileek ebatzitakoa:

1. Jone Uria: 202 puntu. – Txapeldun
2. Aitzol Barandiaran: 201,75 puntu.
3. Odei Barroso: 120,75 puntu.
4. Eneko Lazkoz: 120,5 puntu.
5. Iñaki Viñaspre: 119 puntu.
6. Jon Elizetxe: 113,5 puntu.

Bertsolari guztiek utzi zuten ale eder bat baino gehiago. Oso bizia izan zen saioa eta bertsozaleek gogotik txalotu zituzten bertsoak. Txapelketa bukatuta guztia ongi atera zelako sentsazioa nagusitu zen: bertsolariak pozik, entzuleak pozik, gau gozagarria izan zen.

Hurrengo urtean jarraitzeko asmoz
Lehenengo edizioaren arrakasta ikusirik Karrikestu Elkarteak hurrengo urteetan Txapelketarekin jarraituko du. Euskal Herria kantuan jartzea zen saioaren helburuetariko bat; horregatik gonbidatu zuten herrialde edo zonalde bakoitzeko bertsolari bana (bi nafar izan ziren, Lazkoz eta Elizetxe, Nafarroan jokatu zelako sariketa). Helburua bertsolarien etorrerarekin eskuraturik zegoen, baina saioa bukatuta, Euskal Herria kantuan ez ezik, Euskal Herria gozatzen ere irudikatu ahal izan zen.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra