Bilboko Kafe Antzokian 2010-04-22

"Bertsoa & Jazza"-ren azkeneko emanaldia izango da gaur

2008an abiatu zen saioa, Donostiako Jazzaldian. Bi urte hauetan 8 emanaldi eskaini dituzte. Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus eta Andoni Egaña aritu dira bertsotan, musikariek lagunduta.
 2008an abiatu zen "Bertsoa & Jazza" emanaldia, Donostian, Jazzaldiaren barruan. Ordutik hona 8 emanaldi egin dituzte: Iruñean (Gaiarren), Tolosan (Leidorren), Eibarren (Koliseoan), Zarautzen (Malekoian), Gasteizen (Matxete plazan) eta Durangon (Landakon). Bilbon ostegunean egingo dute azkeneko saioa, atseden bat hartzeko asmoz. "Norberak esperientzia honetatik ikasi duena aztertu, norbere esparruan aplikatu eta hurrengoan... hurrengorako bada oinarri bat jada!"

 Emanaldian munduko inprobisazioaren bi erakusgarri elkartzen zituen: jazza eta bertsoa. Bertsolariak lehenago ere aritu izan dira musikariek lagunduta, baina, honako honetan berezitasun bat gehitzen zitzaion jardunari: musikariek ere inprobisatu egiten zuten. Helburu nagusia bi diziplinen arteko elkarrizketa bat sortzea izan da.

 Honako bertsolari hauek aritu izan dira kantuan:

 Maialen Lujanbio
 Jon Maia
 Amets Arzallus
 Andoni Egaña

 Musikari ezagunak izan dituzte ondoan:

 Bixente Martinez (gitarra)
 Hasier Oleaga (bateria)
 Asier Ituarte (tronboia)
 Julen Izarra (saxoa)
 Jon Piris (kontrabaxua)

 Unai Elizasu aritu da saio guztietan gaiak jartzen.

 Esan bezala, gaur egingo dute azkeneko emanaldia, Bilbon, Kafe Antzokian, iluntzeko 21:30etatik aurrera. Sarrerak 10 eurotan jarriko dira salgai. Internet bidez ere eskura daitezke, hemen klik eginda.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu