Muñoa, Egaña, Xabi Paya eta Labaka bertsotan 2010-05-05
Kultur disziplina ezberdinak bilduko dituen jaialdia antolatu du Lasarten Ttakun kultur Elkarteak, azken urteetako bideari jarraiki. Bertsoa, dantza, musika, antzerkia eta abar izango dira bertan. Bertsotan, Unai Muñoa, Andoni Egaña, Xabi Paya eta Ane Labaka arituko dira. Jaialdia larunbatean da, 22:00etan, Manuel Lekuona kultur etxean.
Jaialdi berezi honen helburua da "gazteei, euskara ikaste prozesuan daudenei, bertso mundutik urrun dabiltzanei bertsoa dosi txikietan ematea. Beste diziplinekin nahasian, eta herrian beste kultur diziplinetan dabiltzanei azaltzea bertsoak edozein kultur adierazpenekin bat egin dezakela. Beraz, elkarlana eta mestizajea."
Aurtengo partaideak:
Xumela korua, Erketz dantza taldea, Udal musika eskolako trikitilariak eta flauta boskotea, Antzerki eta dantza eskolako antzezleak eta dantza garaikideko 3 talde, Senblante andaluzeko dantzariak, Pirritx, Porrotx eta Marimotox, Danza-rin dantza eskola, Aitor Lasa soinujotzailea.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu