Pello Mari Otañoren mendeurrena 2010-05-08

Otaño herriko seme kuttun

Pello Mari Otaño herriko seme kuttun izendatu zuen atzo Zizurkilgo Udalak, bertsolariaren heriotzaren mendeurreneko egunean, bere bilobak ekitaldian bertan zirela. Gaur ibilandia egingo dute Otañok Zizurkilen dituen aztarnetan barrena.

Pello Mari Otaño herriko seme kuttun izendatuko zuen atzo Zizurkilgo Udalak, Batzar berezian. Udal araudiari jarraiki, Otañoren merituen berri eman behar zen eta Pello Esnalek egin zuen lan hori, Hernandorena Kultur Taldearen enkarguz.  Ekitaldian Otañoren bilobak ere han izan ziren eta omenaldi xume bat egin zitzaien. Ondoren, Zizurkilgo plazan, Pello Mariren omenez jarritako bustoaren ondoan, plaka agertu zuten. Dantzariak, Sebastian Lizaso eta Jexux Mari Irazu bertsolariak, eta herrik Kantu-jira taldekoek hartu zuten parte ekitaldian. Gauean, herri afaria eta bertsoak izan ziren Intxaur frontoian, 150 lagun bilduta. Eñaut Agirrek Otañoren bertsoak kantatu zituen, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak musikaz lagunduta. Bukaeran, Martinsaltuei jarriak kantatu zituen doinua propio moldatuta. Sebastian Lizaso ea Jexux Mari Irazuk bapateko saioa egin zuten.

Otañoren mendeurrenko ekitaldiak
Maiatzak 9. Otañoren aztarnak Zizurkilen herri ibilaldia.
Maiatzak 12. Otaño: bat bitan banatzen da mahaingurua, Pello Esnal eta Xabier Euzkitzerekin.
Maiatzak 15. Bertso jaialdia: Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Amaia Agirre arituko dira, Amuriza eta Peñagarikanoren gidaritzapean
Maiatzak 20. Herriko hiru ikastetxeetako haurrak Otañori kantari ekitaldia.

Argentinan
Ekainak 18. Otañori omenaldia bere hilobiaren aurrean, hitzaldia La Platako Unibertsitatean Cesar Arrondo irakaslearen eskutik, eta afaria.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu