Aita Zabalaren funtsa baliatuta 2010-05-06

Pello Mari Otañoren obra sarean jarri du Koldo Mitxelena Kulturuneak

Pello Mari Otañoren obra guztia sarean jarri du Koldo Mitxelena Kulturuneak, Mendeurreneko ospakizunen harira. Antonio Aita Zavalaren ideia izan zen eta Joxemari Iriondo, Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta Auspoa taldeko kideek propasatuta burutu du lana Koldo Mitxelena Kulturuneak. Bestalde, gaur Pello Mari Otañoren arnasa liburua aurkeztuko du Zizurkilgo Hernandorena Kultur Taldeak. 20:00etan Atxulondon (Zizurkil behean)

Pello Mari Otañoren obra guztia sarean  jarri du Koldo Mitxelena Kulturuneak, Mendeurreneko ospakizunen harira. Antonio Zavalak (1928-2009) 1993 urtean argitaratu zuen Auspoaren Sail Nagusian Pedro Maria Otaño eta bere ingurua, bi liburukitan. Lanak Otañoren idazlanen eta bizitzaren gaineko informazioa biltzen du. Hurrengo urtean, 1994an, aipaturiko Bertso guziak kaleratu zuen helburu zehatza betetzeko asmoz:  "Irakurle askok haren bertsoak soil-soilik nahiko lituzkeela ez genuen dudarik egiten. Eta horixe da hemen eskaintzen duguna: Otañoren bertso eder, sentikor eta dotoreak, ezeren eranskinik gabe, liburu hau euskaldun bertsozale askorentzat oparirik bikainena izango delakoan".

Aita Zavalak, hil baino hilabete lehenago, Otañoren mendeurrena gogoratzeko libururen bat prestatzeko asmoa adierazi zuen. Hori dela eta, Joxemari Iriondo, Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta Auspoa taldeko partaideek Pedro Mari Otañoren libururen bat sarean argitaratzea proposatu zioten KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiari. Hala, Antonio Zavalaren funts dokumentala kudeatzen duen liburutegiak bere gain hartu du lan hori.

Bertso Guziak liburuaz gain, Otañoren beste bi lan daude sarean:

Zerbait. 78 orrialde. Donostiako Victoriano Iraolaren moldiztegian argitaratua (1895)
Alkar: poesías escogidas de Pedro M. Otaño (en idioma euskaro). 80 orrialde. Buenos Aireseko Tipografía La Baskonian argitaratua (1904).


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu