Pello Mari Otañoren Mendeurrena 2010-05-07

PM Otaño Barriola: XIX. mendeko euskaldun errepublikarra, progresista eta abertzalea

Pello Mari Otaño Barriola XIXgarren mendeko pertsona errepubliko, progresista eta abertzale amorratua izan zen. Hori da Hernandorena Kultur Taldeak atzo aurkeztu zuen Otanoren irudi berria. Gaztetan 'intsumiso', eta heldutan, bizimodu gordina izan zuen gizona, bai Euskal Herrian eta bai Argentinan, bere traje eta korbatako gizon elegantearen irudiari beste buelta bat ematen diona

Pello Mari Otaño Barriola XIXgarren mendeko euskaldun errepublikarra, progresista eta abertzale amorratua izan zen. Hori da Hernandorena Kultur Taldeak atzo aurkeztu zuen Otanoren irudi berria. Gaztetan intsumiso, eta heldutan, bizimodu gordina izan zuen gizona, bai Euskal Herrian eta bai Argentinan, bere traje eta korbatako gizon elegantearen irudiari beste buelta bat ematen diona.

Ikusmin handia piztu zuen Pello Mari Otañoren arnasa liburuaren aurkezpenak Zizurkilen. 120 lagun inguru bildu ziren Atxulonodo egoitzan. Liburua Hernandorena Kultur Taldeak egin du eta hiru kide izan ziren aurkezpenean: Joxin Azkue, Julien Arrastoa eta Pello Joxe Aranburu. Bi gonbidatu bere ere izan ziren: Susana Ardanaz Otaño eta Amelia Otaño, Pello Mari Otañoren bi biloba. Ekialdian eguzki-lore bana eman zieten, eskerronez, Otañok Maiatzako plazari jarritako bertsoen sinbologiaz baliatuta. Ekitaldi hasieran argazki diaporama interesgarria eskaini zen eta ondoren liburuaren xehetasunak etorri ziren. Ikerketa lan mardul eta aberatsa aurkeztu zuten Hernandorena Kultur Taldeko kideek.

Otaño Barriola
Pello Mari Otañoren bizitza eta bertsogintza ulertzeko pista klabeak ere eman dizkigu zizurkildarren lanak. Otañori aitaren aldetik zetorkion bertso kutsua eta ameren aldetik ikuspegi politikoa. Amaren aldeko familia, Barriolatarrak, kultura maila handiko jendea zen eta liberalak. Bi iturri horien uztarduratik ulertzen da, beraz, Pello Mari Otañoren bizitza eta ideologia.

Bizitza eta obraren interpretazioa, Juan MariLekuonaren eskutik
Pello Mari Otañoren arnasa liburuak batez ere Zizurkilgo bertsolariaren biografia kontatzen du: garai historikoa, orduko Zizurkil,  Donostia (Donostian bizi izan zen bolada luzez) eta  orduko Euskal Herria. Ondoren, Otañoren bizitzaren faseak datoz, Zizurkil, Donostia eta Argentina (hiru bidai egin zituen). Eta bukaeran, Juan Mari Lekuonak Otañori buruz egindako lana ere bildu dute: "Pedro Mari Otaño, Lore jokoetako poeta bat Hegoaldean". 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra