Andres Isasi Aretoan 2010-05-11

Getxoko Bertsolari Gaztetxuen Eguna ostiralean

Aurten ere Getxoko Bertsolari Gaztetxuen Eguna ospatuko dugu. Maiatzaren 14an izango da, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 10:30etan hasita. Aurtengoa X.edizioa izango da. Egun honetan Getxon, Hezkuntza Arautuaren barruan, Bertsolaritza ikasten duten ikasleek parte hartuko dute. Horrez gain, Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketako sari banaketa izango da.Bertsotan Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Jone Uria arituko dira.

Aurten ere Getxoko Bertsolari Gaztetxuen Eguna ospatuko dugu. Maiatzaren 14an izango da, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, 10:30etan hasita. Aurtengoa X.edizioa izango da. Egun honetan Getxon, Hezkuntza Arautuaren barruan, Bertsolaritza ikasten duten ikasleek parte hartuko dute. Horrez gain, Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketako sari banaketa izango da.Bertsotan Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Jone Uria arituko dira. Jaildiaren aurkezle lanetan, Beñat Vidal eta Nahikari Ayo.

Egitaraua
- Aurkezpena
- Antzerkia bertso-eskolako gaztetxoen eskutik.
- Ikasleen saioa (geletan prestatutako bertsoak)
- Bertso-jolasak (bertsolariekin)
- “Balendin Txiki” IV. Bertso-paper lehiaketako sari banaketa.
- Bertso-saioa: Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Jone Uria.
- Bertso-paperak jaialdiari bukaera emateko.


BALENDIN TXIKI IV. BERTSO-PAPER LEHIAKETA
Aurreko hiru edizioetan, 300dik gora bertso jaso ziren. Parte-hartzaileak Getxoko eskola eta ikastoletako ikasleak dira, bertsolaritza hezkuntza arautuaren barruan lantzen dutenak (LHko 5 eta 6.mailak).
Eskolarteko Txapelketan egiten den bezala, gai bat eman zaie: nola azalduko zenioke kanpotar bati nolakoa den Getxo?
Zortziko txiki batekin erantzun beharko diote eta gainera eskatzen duten horren irudia egin beharko dute.
Sariak, maiatzaren 14an emango ditugu “Bertsolari Gaztetxoen X. Eguna”ren barruan. Amets Arzallus, Odei Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariek emango dituzte.
Getxoko lehen hirurak sarituko ditugu eta eskola bakoitzeko bi onenak sarituko dira
Parte hartuko duten eskola eta ikastolak honakoak izango dira: Andra Mari, Geroa, Gobela, Romo, San Nikolas, Zabala eta Zubileta.
Txapelketa eta Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Algortako Bertsolari Eskolaren arteko elkarlanaren fruitua da.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu