Eskolarteko Txapelketak 2010-05-11

Nafarroan eta Bizkaian izango dira kanporaketak gaur

Mungian idatzizko kanporaketa egingo dute Larramendi ikastolan. Iruñean idatzizko eta bat-bateko kanporaketak jokatuko dira.
 Aurrera doaz Eskolarteko Txapelketak. Ia egunero bezala, gaur ere saioak izango dira. Bizkaian idatzizko kanporaketekin jarraitzen dute. Durango, Gernika, Trapagaran, Amorebieta-Etxano eta Bilboko kanporaketak jokatu ondoren, gaur Mungian izango da zita, Larramendi ikastolan. Gaurko kanporaketaren ondoen honako hauek jokatuko dira:

 MAIATZAREN 12an, ASTEAZKENA
 Algortako San Nikolas Ikastolan

 FINALA Maiatzaren 14an egingo dute, ostiralez, Gernikako Seber Altube ikastolan. 15etan hasiko dira lanean. Sariak Kultur Etxean banatuko dituzte, 17:30etan.

 Bat-batekoetan hiru kanporaketa jokatuko dituzte, kategoria bakoitzeko bat:

 MAIATZAREN 25a, ASTEARTEA
 Bermeoko Eleizalde Ikastolan
 14 urte artekoak, arratsaldeko 15etan hasita

 MAIATZAREN 26a, ASTEAZKENA
 Markinako Kultura Aretoan
 15-16 urte artekoak, arratsaldeko 15etatik aurrera

 MAIATZAREN 27a, OSTEGUNA
 Ondarroako Zubi Zahar Ikastolan
 17-18 urtekoak, arratsaldeko 15etan

 FINALA Ekainaren 4an egingo dute, Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan, goizeko 11etan hasita.

 Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan ere zita bat izango da gaur. Idatzizko kanporaketa jokatuko da Iruñean, Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian, goizeko 10:30etan hasita. Ondoren, honako kanporaketa hauek egingo dituzte:

 MAIATZAREN 12an, ASTEAZKENA
 Elizondoko Kiroldegian

 MAIATZAREN 26an, ASTEAZKENA
 Leitzako zineman

 Saio guztiak goizeko 10:30etan hasiko dira.

 Hala ere, gaur ez dira idatzizko parte-hartzaileak soilik arituko. Izan ere, 14 urte artekoek ere kanpraketa izango dute Iruñean bertan, Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian. Gaurkoaren ondoren, beste bi kanporaketa soilik faltako dira:

 MAIATZAREN 12an, ASTEAZKENA
 Elizondoko Kiroldegian

 MAIATZAREN 26an, ASTEAZKENA
 Leitzako zineman

 Finala Ekainaren 5ean egingo dute, larunbatez, Larraintzarreko Eskolan. Egun horretan Bertso Eskolen Eguna ospatuko dute. 20 gaztetxok hartuko dute parte finalean.

 14 eta 18 urte artekoek, berriz, ez dute kanporaketarik jokatuko. Finala maiatzaren 28an egingo dute, Berako Kultur Etxean, arratsaldeko 18etan.

 Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan  oraindik honako kanporaketa hauek daude jokatzeko:

 MAIATZAREN 14an, OSTIRALA
 Arrasateko Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean

 MAIATZAREN 21ean, OSTIRALA
 Ordiziako Jakintza Ikastolan eta Herri Antzokian

 FINALA maiatzaren 28an izango da, ostiralez, Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian.

 Iparraldeko Bertsolari Gazteen Xapelgoa ere aurreratua dago. Gaztetxoek bi kanporaketak jokatu dituzte jada. FINALA ekainaren 3an egingo dute, ostegune, Hazparneko Mendealan, goizeko 10:30etan hasita.

 Gazteek ere bi kanporaketa jokatuko dituzte:

 MAIATZAREN 15a, LARUNBATA
 Baigorriko Bixentenian, arratsaldeko 16etan
  Gillen Negueloua
  Mattin Luku
  Bixente Luku
  Bixente Hirigarai
  Maiana Irigoien
  Allande Etxeberri

 MAIATZAREN 22a, LARUNBATA
 Azkaingo Gaztetxean, arratsaldeko 16etan
  Maddi Ane Txoperena
  Ximun Cazaubon
  Txomin Elosegi
  Mikel Cherbero
  Ortzi Murua

 FINALA maiatzaren 29an jokatuko dute, larunbatez, Baionako Kalostrapen, arratsaldeko 17:30etan.

 Arabako Eskolarteko Txapelketa ere laster hasiko dira. Aurtengoan 24 gazte eta 15 haurrek eman dute izena. Kanporaketak bi egunetan jokatuko dira. Maiatzaren 15ean Agurainen izango da hitzordua. Maiatzaren 21ean, berriz, Gasteizen, Amurrion eta Aramaion egingo dituzte saioak.

 FINALA maiatzaren 29an egingo dute, larunbatez, Legution. Egun horretan Arabako Bertso-Eskolen Eguna ospatuko dute bertan, eta horren barruan kokatu dute. Honako hau izango da egitaraua:

  -10:30etan: Txikien taldekako finala Kultur Etxean, Gasteiz, Aramaio eta Legutioko bertso-eskolen artean.
  -14etan: Bertso-eskolen bazkaria herriko plazan
  -17etan: Handien mailako finala kultur etxean

 Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako FINALA, berriz, Agurainen egingo da, EKAINAREN 19an. Harresi aretoan izango da saioa. Haurrak goizetik ariko dira, 11etan hasita. Gazteek, berriz, eguerdiko 15:30etan ekingo diote lanari.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra