"Piano bat bertsotan" emanaldi berezian ere izango dira 2010-05-20

Otañoren omenezko saioa emango du Hitzetik Hortzerak

Zuri-beltzekoan 1974an bertsolariek Otañoren alabei kantatuak emango dituzte. Zappingean Xabier Euzkitzek 1998an kantatutako Otañoren bertsoak. Horrez gain, Gotzon Elortzaren "Erria" dokumentala eta Itziarko Erromerixa Eguna ere botako dituzte aste honetan.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETBn. ETB3an ostegunean emango dute, gaueko 22etan. Ostiral arratsaldeko 18etan izango da ETB1en ikusteko aukera.

 Aste honetan Pedro Mari Otaño izango da protagonista nagusia. Joan zen larunbatean bertso-jaialdia ospatu zuten Zizurkilen. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Jon Maia
 Unai Iturriaga
 Amaia Agirre
 Xabi Paya
 Uxue Alberdi
 Amets Arzallus

 Gaiak jartzen Xabier Amuriza eta Anjel Mari Peñagarikano jardun ziren eta saio berezia osatu zuten azkenean, Otañoren bertsoak oinarri hartuta. Saioa jarraitzen Otañoren bi biloba izan ziren, Amerikatik etorrita.

 Zuri-beltzekoa ere Otañori eskainiko diote. 1974an Balendin Enbeita omentzeko egindako saioan, Otañoren alaba egon zen publiko artean. Bertsolariek hari kantatu zioten, eta, zehazki, Joxe Luis Gorrotxategirena emango dute. Zappingean ere Otañok izango du lekua. 1998ko Bertso Egunean antzerki musikatua egin zuten, eta Xabier Euzkitze jardun zen Otañoren paperean. Emanaldi horren zati bat eskainiko dute aste honetan.

 Aste honetan emango duten bigarren saioa berezia izan zen. "Piano bat bertsotan" da emanaldiaren izenburua, eta bertan Ainhoa Ansa kantariak, Jagoba Astiazaran piano-joleak eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak hartzen dute parte. Publikoak jarritako hitzekin lotutako abestiak kantatzen dituzte lehenengoek. Azkenekoak, berriz, hitzak gaitzat hartuta osatzen ditu bertsoak, pianoaren laguntzaz. Azpeitian egin zuten saioa, Iraurgi Saskibaloi Elkartearen tabernan.

 Eduki berezi gehiago ere izango ditu aste honetako programak. Hala, 60ko hamarkadan Gotzon Elortzak ezkutuan filmatutako "Erria" dokumentala erakutsiko dute. Euskal Herria gaitzat hartuta osatu zuen dokumentala, klandestinoko. Bertan Jon Enbeita, Balendin Enbeita eta Jon Lopategi ageri dira, bertsotan eta baserriko lanetan. Beraiekin batera Victor Olaeta dantzari eta koreografoa ikus daiteke aurreskua dantzatzen.

 Aste honetan jasotako bideoa Itziartik bidali dute: Erromeixa Egunean bertso-eskolakoek egindako jarduna biltzen du.

 Azkenik, joan zen astean bezala, urteko errepasoa egingo dute. Aste honetan platoan elkarrizketatuak izango dira protagonista.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra