Pello Esnal 2010-05-20

"Neretzat bertsolaritza ahozkotasuna ezagutzeko eta lantzeko ate bat izan da"

Pello Esnalek (Andoainen, 1950en) bertsolaritza alde askotatik jorratu du: bertso jartzaile emankorrenetako bat izan da (Itzuliko naiz, 1995), Zarauzko bertso-eskolan irakasle 15 urtez, epaile, Uztapideren arrima aztertu du, dibulgatzaile, eta Euskaltzaindiako Herri Literatura Batzordeko kide
Pello Esnalek  (Andoainen, 1950en) bertsolaritza alde askotatik jorratu du: bertso jartzaile emankorrenetako bat izan da (Itzuliko naiz), Zarauzko bertso-eskolan irakasle 15 urtez, epaile, Uztapideren arrima aztertu du, dibulgatzaile, eta Euskaltzaindiako Herri Literatura Batzordeko kide. Bere ume denboran bertsolaritza baserritarren kontua omen zen, eta modernoak Ez dok Amairu ikustera joaten omen ziren. Gaur, bertsolaritza estilo batek omen du prestigio hori, berak ordea, BEC-en ere Joxe Agirre kantari hasi zenean gozatu omen zuen gehiena.
Bertso jarrietan Loiolako Inazioren bizitza kontatu zuen, sariketa baterako,  beharbada, orain artean egin den jarrialdi luzeenean, eta ekitaldi berezi batean kantatuak izan ziren gero. Bertso eskolan metodologia propioa landu zuen umeak bertsotan trebatzeko, bukaera mota bat irudikatzen zuen pertsonaiak sortuta. Uztapideren bertsogintza aztertzeak eman zion horretarako pista. Pello Esnalentzat bertsolaritza ahozkotasunaren atea zabaltzeko modu bat izan da, eta eremu horretan jarraitzen du oraindik. Uste du jende heldua idazten jarri behar dela ahozkotasunaren altxor hori bildu eta transmititzeko Aita Zabalak egin zuen bidetik. Ikusentzuneko bilketak garrantzizkoak jotzen ditu, baina, bere mugak dituztela dio jendearen hizkuntza aberastasuna bere osotasunean jasotzeko.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu