Zuzeneko Elkarrizketak: Amaia Agirre 2010-05-27

"Nire akats batzuk eta nire mamu batzuk agertu zaizikit txapelketetan"

Azkeneko txapelketetan emaitzek pixka bat behera egin dutela dio Amaia Agirrek bere ibilbideari begiratuta. Plazako jarduna eta asteko lana uztartzeak "nekatu" egin izan duela dio. Saio dezentetan Maialen Lujanbioren ordezko bezala aritu izan dela sentitzen du, eta horrek kezka handiak sortu izan omen dizkio.
 Amaia Agirreren izena oso lotuta dago Txapelketekin. 2003an Gipuzkoako Txapelketako finalera sartu ondoren, 2005ean Txapelketa Nagusiko finalaren ateetan gelditu zen. 2007an Gipuzkoako Finalean sartzear izan zen, eta azkeneko Txapelketa Nagusian lehenengo fasean gelditu zen kanpora. Emaitzek behera egin dutela uste du, txapelketan zenbait akats eta mamu agertu zaizkiolako. Azkeneko txapelketek konfiantza gutxirekin harrapatu dutela irizten dio. Denari "bai" esateko ohitura izan duela onartzen du, eta horrek bere bertso-ibilbidea aparte uztera behartu izan duela. Horregatik, saio askotara beldurrez joan izan omen da.

 Urte pare batean plaza "asko" egin zituen, baina garai hartan zaila gertatu omen zitzaion plazako jarduna aste barruko lanarekin uztartzea. Ezertan ezin omen zuen %100a eman. Horregatik, bertsotan ez zela nahi zuen puntura iritsi sentitzen du, ez zuela nahi zuen nortasunik erakutsi. Aurten saio kopurua jaitsi egin omen zaio, baina lasai hartu du hori.

 Amaia Agirreri saio askotan egokitu izan zaio emakume bakarra izatea. Askotan sentitu izan omen du Maialen Lujanbioren ordez deitu diotela. Esan ere egin izan omen diote: "Maialen Lujanbiok ezin du, etorri zaitezke?". Askotan saioei baietz "inertziaz" esan izan diela iruditzen zaio. Kezka handiak izan omen ditu gai honekin, eta amorrazio handiak pasa omen ditu. Dena den, ez du uste antolatzaileen errua denik.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»