Helduen mailan 2010-05-29

Ioar Tainta Nafarroako Eskolarteko txapeldun, eta Amaia Elizagoien bigarren

Ioar Tainta lesakarra da Nafarrroako Eskolarteko helduen txapeldun berria. Atzo jokatu zen finala Berako kulturetxe berrituan.10 bertolarik hartu zuten parte, eta lehenengo biak Euskal Herriko finalean izango dira. Umeen finala ekainaren 5ean da, Larrainzarren, bertso eskola egunaren barruan.

Ioar Tainta lesakarra da Nafarrroako Eskolarteko helduen txapeldun berria. Atzo jokatu zen finala Berako kulturetxe berrituan.10 bertolarik hartu zuten parte, eta lehenengo biak Euskal Herriko finalean izango dira. Honako hauek aritu ziren Beran: Eider Azkoaga (Iruñea), Haizea Beruete (Iruñea), Irati Majuelo (Iruñea), Ioar Tainta (Lesaka), Egoitz Gorosterrazu (Ituren), Josu Sanjurjo (Lesaka), Amaia Elizagoien (Oronotz-Mugairi), Irati Arrieta (Sunbilla), Patxi Castillo (Bera) eta  Mikel Telletxea (Lesaka).

Sei bigarren fasera
Lehen faseko lanak eginda, sei bertsolari pasa ziren azken fasera:  Eider Azkoaga, Irati, Majuelo, Ioar Tainta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo eta Egoitz Gorrostarazu. Bigarren fasean, zortziko txikian eta kartzela izan zuen lana. Epaile lanetan, Nerea Bruño, Mikel Altzuart eta Saioa Mitxelena aritu ziren eta Ioar Tainta jo zuen txapeldun eta Amaia Elizagoien bigarren (Bittor Elizagoien bertsolariaren alaba). Iar Taintak Josu Sarjurjo eskaini zion txapela. Manolo Arozenak, Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak jantzi zion txapela Taintari. Ekitaldiaren aurkezle lanetan, Julen Zelaieta beratarra aritu zen.

Umeen txanda heldu den asteburuan izango da, Larrainzarren Nafarroako Bertso Eskolen egunaren barruan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu