Eskolarteko Txapelketak 2010-05-28

Finalak jokatuko dira gaur Gipuzkoan eta Nafarroan

Lezon arratsaldeko 16etan hasiko da saioa. Beran, berriz, 14 eta 18 urte artekoek jokatuko dute finala, kultur etxean, arratsaldeko 18etan hasita.
 Azkeneko asteotan martxan egon dira Eskolarteko Txapelketak Euskal Herri osoan. Herrialde batzuetan finalak iritsi dira dagoeneko:

 Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

 Gaur jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian, arratsaldeko 16etatik aurrera. Bi kategoriatan bereizi dira parte-hartzaileak. Gaztetxoen mailan, 14 urte artekoetan, honako 4 talde hauek sailkatu dira finalerako:

 -Oiartzungo taldea: Jon Otegi, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo eta Beñat Oiarbide
 -Goierriko taldea: Paul Iruretagoiena, Aratz Igartzabal, Mikel Oria eta Eneko Araiztegi
 -Urretxu-Zumarraga taldea: Maialen Akizu, Leire Akizu eta Jon Mendizabal
 -Zarauzko taldea: Amaia Urbieta, Paul Beitia, Ibai Goikoetxea eta Jone Makazaga

 Gazteen mailan (15 eta 18 urte artekoak), berriz, honako bertsolari hauek sailkatu dira finalerako:

 Ane Labaka
 Amaia Iturriotz
 Eñaut Martikorena
 Gema Urteaga
 Mikel Iturriotz
 Imanol Irazustabarrena
 Elixabet Pagola
 Izaro Zinkunegi

 Aurtengoan 1000 ikasle baino gehiago aritu dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Gaztetxoen mailan 54 bertsolarik eman zuten izena, 14 taldetan banatuta. Gazteen mailan, berriz, 18 bertsolari aritu dira. Idatzizko kanporaketetan, azkenik, 1072 gazte inguruk hartu dute parte. Idatzizkoen ataleko sariak ere ostiralean bertan banatuko dituzte. Andoni Egaña ariko da gaurko saioa aurkezten.

 Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

 Nafarroan 14 eta 18 urte artekoen finala jokatuko dute gaur. Aurretik ez dute kanporaketarik jokatu. Berako Kultur Etxean izango da saioa, arratsaldeko 18etatik aurrera. Gaztetxoek datorren astean egingo dute finala.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu