Gaztetxoen mailan Aratz Igartzabal eta Maialen Akizu sailkatu dira Euskal Herriko Eskolarteko finalerako. Gazteen mailan, berriz, Milel Iturriotz geratu da bigarren eta arrebarekin batera kantatuko du Aguraingo finalean.
Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian jokatu da gaur Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Gaztetxoen mailan honako talde hauek aritu dira kantari:
-Oiartzungo taldea: Jon Otegi, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo eta Beñat Oiarbide
-Goierriko taldea: Paul Iruretagoiena, Aratz Igartzabal, Mikel Oria eta Eneko Araiztegi
-Urretxu-Zumarraga taldea: Maialen Akizu, Leire Akizu eta Jon Mendizabal
-Zarauzko taldea: Amaia Urbieta, Paul Beitia, Ibai Goikoetxea eta Jone Makazaga
Saio polita osatu dute gaztetxoek, eta beste urteetan baino biziago joan dira bertsoak. Horrez gain, bertso orijinal-orijinalak entzuteko aukera ere izan dute Lezora bertaratu direnek. Azkenean Goierriko taldea gailendu da. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalera Aratz Igartzabal gabiriarra eta Maialen Akizu urretxuarra sailkatu dira.
Gazteen mailako finalean, berriz, honako bertsolari hauek kantatu dute:
Ane Labaka
Amaia Iturriotz
Eñaut Martikorena
Gema Urteaga
Mikel Iturriotz
Imanol Irazustabarrena
Elixabet Pagola
Izaro Zinkunegi
Hauek ere saio polit eta parekatua osatu dute. Azkenean Amaia Iturriotzek jantzi du txapela eta Mikel Iturriotz gelditu da bigarren. Amaiak saio oso orekatua osatu du eta hasieratik bukaerara oso goitik aritu da. Mikelek, berriz, bakarka bota du bere bertsorik onena. Gainerakoek ere oso final ona osatu dute. Aipagarria da 8 finalistetatik 4 (Eñaut Martikorena, Gema Urteaga, Mikel Iturriotz eta Elixabet Pagola) aurten aritu direla lehenengoz gazteen mailan.
Saioa Andoni Egañak aurkeztu du. Epaile lanak, berriz, Bakarne Urreaga, Zigor Leunda eta Aitzol Astigarragak bete dituzte.
Bat-batean aurten 72 bertsolarik hartu dute parte. Gaztetxoen mailan 54 bertsolari aritu dira, 14 taldetan banatuta. Gazteen mailan, berriz, 18 bertsolarik kantatu dute.
Idatzizko sariak ere banatu dituzte gaur. 1072 lan inguru jaso dituzte aurten, eta honako hauek izan dira sarituak:
LH 2. ZIKLOA:
Irabazlea: Kattalin Ibarzabal (Urretxu-Zumarraga ikastola)
Aipamenak:
-Elena Mendizabal (Zumaiako Herri ikastetxea)
-Paula Egaña (Zumaiako Herri ikastetxea)
-Alaitz Tejedor (Hernaniko Langile Ikastola)
-Joseba Astigarraga (Elgoibarko Elgoibar ikastola)
LH 3. ZIKLOA:
Irabazlea: Paulo Albisua (Urretxu-Zumarraga ikastola)
Aipamenak:
-Jone Zinkunegi (Orioko Herri Ikastola)
-Paul Iruretagoiena (Ataungo Joxemiel Barandiaran eskola)
-Mikel Sarasua (Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola)
-Unai Elissalt (Errenteriko Orereta ikastola)
DBH 1. ZIKLOA:
Irabazlea: Maialen Akizu (Urretxuko Joxe Mari Iparragirre institutua)
Aipamenak:
-Amaia Urbieta (Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola)
-Haizea Beristain (Elgoibarko Elgoibar ikastola)
-Jone Urbieta (Zumaiako Herri Ikastetxea)
-Ane Zuazubiskar (Arizmendi ikastolako Gaztelupe gunea)
DBH 2. ZIKLOA ETA DBHO
Irabazlea: Ane Labaka (Antigua-Luberri ikastetxea)
Aipamenak:
-Amaia Iturriotz (Urretxu-Zumarraga ikastola)
-Iñaki Artola (Alegiako Aralar institutua)
-Gemma Urteaga (Ordiziko Oianguren institutua)
-Beñat Torres (Urretxu-Zumarraga ikastola)