Eskolarteko txapelketak 2008-05-24

Eskolartekoak baditu finalistak Gipuzkoan eta Bizkaian

Gipuzkoako finala datorren ostiralean da, Iruran. Bizkaiakoa, ekainaren 5ean, Bilbon.
Gipuzkoako eta Bizkaiako Eskolartekoek badituzte finalistak. Gipuzkoan, helduetan hauxe da zortzikotea: Nekane Zinkunegi eta Eneritz Arzallus errezildarrak, Ane Labaka lasartearra, Asier Azpiroz zubietarra, Ainhoa Mujika besaindarra, Oihana Iguaran amasarra, Beñat Alberdi oñatiarra eta Endika Igartzabal gabiriarra. Txikietan taldeka parte hartzen dute eta honako hauek sailkatu dira: Hernani, Zarautz, Goierri-Asteasu eta Zumarraga-Urretxu.  Finala Iruran da, 16:00etan hasita, baina, aldez aurretik bapatean parte hartu dute guztiek bazkaria izango dute Gazte Alaiak elkartean, Eskolartekoak lehen zuen festa giroa berreskuratze aldera. Finalean, Andoni Egaña arituko da aurkezten. Epaile: Patxi Petrirena, Nahikari Gabilondo eta Zigor Leunda, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko gai-jartzaile taldeko kideak. Gaiak ere Gipuzkoako gai-jartzaile taldeak jarri ditu.

Bizkaian, honako gazte hauek izango dira  finalean, Bilbon, ekainaren 5ean. Helduetan, Maialen Markaida Berangokoa, Imanol eta Jone Uria algortarrak, Aitor Beitia bermeotarra, Miren Amuriza berriztarra, Xabier Iturrazpe lekietiarra,  Irati Erkizia bilbotarra eta Pello Ormazabal Arrigorriagatarra. Umetan berriz, sei arituko dira kantuan: Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendi markinarrak, Malen Amenabar larrabetzuarra, Beñat Iturbe eta Maria Gorriño zornotzarrak eta Sarai Goitia lekeitiarra.

Finaleko aurren-bigarrenak Euskal Herrikorako sailkatuko dira, heldu zein txikietan. Euskal Herriko finala Altsasun da, ekainaren 21ean.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu