Bizkaiko txapelketa 2008-05-31

Gorka Ostolaza Lea Artibaiko txapeldun, eta Enkarterriko finala gaur

Amoroton jokatu zen finala, 300 entzuleren aurrean. Gaur Sodupen izango da Enkarterriko finala, eta eskualdekako ezkenekoa.

Gorka Ostolaza markinarra nagusitu da Eskualdekako seigarren finalean eta bera da Lea Artibaiko txapeldun berria, Joseba Artzaren aurretik. Ostolaza zuzenean sailkatu da udazkeneko faserako eta Artza ere sailkatua dago putuz.  Durangaldekoarekin batera, orain arteko finalik jendetsuena izan zen atzokoa.

Lea Artibaiko sailkapena
Gorka Ostolaza      373

Joseba Artza          366  (237,5 puntu sailkapenerako baliagarriak)
Lander Ibarluzea   204,5
Xabat Galletabeitia 200,5
Aitor Arrizubieta    190


Gaur, Eskualdekako azken finala izango da, Sodupeko kultur etxean, Enkarterriko finala: Hirugarrenez egingo da Enkarterriko finala eta lehenengoz sei bertsolarik abestuko dabe. Jokin Castañosek, Jon Barrocalek, Aingeru Basterretxeak, Jon Martinezek, Aitor Arrutiak eta Mikel Petuyak, hain zuzen be. Argiñe Gonzalez izango da gai-emaile eta aurkezlea.

Epaile lanetan Josu Telleria, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula eta Asier Ibaibarriaga ibiliko dira aurrekoetan legez.

Bertsolariak banan-bana

Enkarterriak
 Jokin Castaños.- Ekarterriko lehenengo txapelduna da 28 urteko galdamestar hau. Elektrikari moduan dabil lanean, baina Hasi bertso eskolaren sortzaileetako bat da. eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza-kide be bai.
• Aingeru Basterretxea.- Barakaldoarra, 42 urte. Mantenimenduko ingeniari moduan lan egin dau, baina gaur egun EHUko irakaslea da. Hasi bertso-eskolako sortzaileetako bat da. Hirugarrenez parte hartuko dau Eskualdeko txapelketa baten.
• Jon Barrocal.- Trapagakoa, 25 urte. Euskal Filologiako ikaslea. Kirola da bere afizino handienetako bat. Futbolean urte asko ibili ostean, gaur egun, harri zulatzailea da. 2006ko Enkarterriko Txapelduna.
• Jon Martinez.- Zallakoa da eta 27 urte dauz. Lantegi batean egin dau behar. Lehenengoz parte hartuko dau Enkarterrietako Bertsolari Txapelketan.
• Aitor Arrutia.- 22 urte dauz eta Artzentalesekoa da. Bertsolaritza irakaslea da Gordexolan. Lehenengoz parte hartuko dau Enkarterriko Bertsolari Txapelketan.
• Mikel Petuya.- 23 urteko barakaldoarra. Euskal filologoa eta euskara irakaslea. Lehenengoz parte hartuko dau Enkarterriko Bertsolari Txapelketan.

Albiste gehiago

Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06

Elixabet Etxandi irabazle Baxe Nafarroako lehen Kopla Topelketa arrakastatsuan

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-06

Almen bertso-eskolaren 50. urteurrena Hitzetik Hortzeran

Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak