Uztailaren 25ean Victoria Eugenian 2008-06-10

Jazza eta bertsoa elkarrekin inprobisatzen, Donostiako Jazzaldian

Musikariak: Bixente Martinez, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon Piris, Hasier Oleaga. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Bertsoa eta Jazza elkarrekin arituko dira inprobisatzen aurtengo Donostiako Jazzaldian. Lankuren ekimenez etorri da ekitaldia eta uztailaren 25ean izango da, Victoria Eugenia antzokian. Bertsolariak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Amets Arzallus izango dira eta gai-jartzailea Unai Elizasu.  Musikariak: Bixente Martinez, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon Piris eta Hasier Oleaga. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia eta helburua da bi kultur disziplina hauek elkarren arteko elkarrizketan aritzea oholtzan.

Informazio gehiago eta sarrerak: www.lanku.com edo www.jazzaldia.com


Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza