Hirugarrena andregaiaren/arkakosuak hiltzeko 2007-07-01

Txirritaren hirugarren bastoia berriro plazara

Txirritari hil aurrean egindako omenaldian emandako makil ezaguna aurkitu du Unai Elizasuketa astelehenean Altzako plazan ikusteko aukera izango da.

Txirritaren bastoia plazan da berriro. Bada Ereñotzuko bertsolariaren argazki ezagun bat, bera erdian eserita eta inguruan bertsolari eta lagun talde bat duela. Argazki horretan ageri den makila da Unai Elizasuk aurkitu  eta plazara atera duena. Astelehenean Altzan ikusteko aukera izango da, Joxe Erauskini egingo zaion omenaldian, plazan 13:00etan. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira kantari.

'Erénderia'ko euskaltzaleek 'Txiríta'ri  -22-III-36-
 
Errenderiako Euskaltzaleek Txirritari - 1936-III-22 dio makilean grabatuta dagoen testuak, eta Txirritaren Zalduene baserriko horma batean egon da zintzilik, bere omenaldiko argazki zuen makilaren arrastoa, eta orain berriro plazara ateratzeko modua egin du. Asteasura egin zuen Txirritaren makilak lehen bisita, Pello Errotaren herrira, San Pedrotako bertso jaialdian. Astelehenean eguerdian Altzan izango eta litekeena da iluntzean Gu ta gutarrak taldearen emanaldian izatea, Eibarren. Hain zuzen ere, Gut a Gutarrak taldearen argazki horretan agertzen den makila baita.

Hona hemen Txirritak bota zuen bertsoa, omenaldia makila jasota:

Hirurogeita hamasei urte
garaia det umiltzeko
karga haundian beharrik ez det
goitk bera amiltzeko
bi bastoi hauek aski nitun nik
munduz mundu ibiltzeko
hirugarrena andregaiari
arkakosuak hiltzeko

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu