Bagera Elkarteak antolatuta 2008-06-02

Bertso Hautatuen Lehiaketa afaria Donostian

Ekainaren 20an izango da, Txirain elkartean. Lehiaketan parte hartu nahi duenak gehienez hiru bertsoko sail bat aurkeztu behar du

Bertso Hautatuen Lehiaketa afaria antolatu du Bagerak Donostiako Txirain elkartaen, ekainaren 20rako. Ekitaldiaren  asmoa  bertso-afarien  barruan formatu berri bat eskaintzea da,  bertsozaleek  gustuko  dituzten  bertso  pieza  ezagunak eta ez hain ezagunak zabalduz, lagunarteko une atsegin bat igarotzeko.

Lehiaketan  parte  hartu  nahi  duenak, gehienez, hiru bertsoko pieza bat aurkeztu behar du, eta bertso horiek ez dute lehiaketa honetarako sortuak izan behar, baizik eta beste bertso saio edo argitalpenen batean jatorria dutenak.

Bertsoa  aurkezten  duen  berak  abestu beharko du lehiaketan, eta egokia izan daiteke aurkezpen labur bat egitea. Lehiaketan aurkeztea doan izango da. 

Sariak   banatzeko   epaile   lana   afariko  kideen  esku  geratzen  da, bertso-piezen  originaltasuna  eta  kalitatea  nahiz  bertsoa  kantatzeko egokitasuna kontuan hartuz egingo duten bozketaren bidez.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu