Joan den larunbatean 2008-06-02

Nafarroako bertso-eskolak Larraintzarren bildu ziren

Amaia Elizagoienek irabazi zuen 14 urte artekoen Eskolarteko Txapelketa

Nafarroako Bertso Eskoletan aritzen diren gaztetxoek haien eguna ospatu zuten Larraintzarren, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta. 50 haur eta gaztetxo izan ziren Nafarroako Bertso Eskoletan aritzen diren guztien bilgune bihurtu zen aurtengo Bertso Eskolen Eguna.
Bertan, 14 urte artekoen eskolarteko txapelketaren finala jokatu zen. Mugairiko Amaia Elizagoien nagusitu zen eta bigarren postua Iruñeko Haizea Berueterentzat izan zen. Manolo Arozena, Bittor Elizagoien eta Juan Mari Lopez bertsolariak finalean parte hartu zutenei kopak eta sariak banatu zizkieten.
Finalaz gain, jolasak, bertsoak eta karaokea izan ziren egun osoan zehar egin zen Nafarroako Bertso Eskolen egunean.

Ostegunean 14 eta 18 urte artekoen Eskolarteko Txapelketako finala
Ostegun honetan, ekainak 5, jokatuko da Iruñean 14 eta 18 urte bitarteko eskolarteko txapelketako finala. Nafarroa osoko hamahiru bertsolari gaztek hartuko du parte Iruñezar Euskaltegiko sotoan 18etatik hasita eginen den finalean.
Onenek Euskal Herriko eskolarteko bertsolari finalean parte hartzeko aukera izanen dute. Euskal Herriko finala ekainaren 21ean jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran