Pantxika Solorzano izango da gonbidatua 2010-10-29

Gabadi, Beasain eta Arrasateko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Mutrikuko bertso-afari bat eta Itziarko bertso-trama beltza ere ikusi ahal izango dira. Zappingean Xanpun, Ezponda, Mendiburu, Alkhat eta Laka agertuko dira.

 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Igandean izango da emanaldia, iluntzeko 21etatik aurrera.

 Saio bat baino gehiagotako bertsoaldiez gozatu ahal izango da aste honetako programan. Alde batetik, Gabadin joan zen larunbatean egindako saioa izango da ikusgai. Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketako azkeneko finalaurrekoa jokatu zen bertan. Honako bertsolari hauel kantatu zuten han:

 Sustrai Colina
 Miren Artetxe
 Joanes Etxebarria
 Mixel Aire "Xalbador II"
 Patxi Iriart
 Ximun Cazaubon

 Aste honetako gonbidatuak, gainera, lotura handia dauka txapelketarekin. Pantxika Solorzano hurbilduko da Hitzetik Hortzerako platora. Gai-jartzaile bezala aritu da aurtengo txapelketan, eta kantaria ere bada.

 Beasainen ere izan ziren Hitzetik Hortzerako kamarak, joan zen ostiralean. Usurbe antzokia goraino bete zen honako bertsolari hauek entzuteko:

 Ainhoa Mujika
 Aitor Sarriegi
 Sebastian Lizaso
 Beñat Gaztelumendi
 Andoni Egaña
 Amets Arzallus

 Igor Eguren aritu zen gai-jartzaile lanetan.

 Bertsoa.com-etik hartutako irudiekin bi saiotako bertsoaldi onenak eskainiko dituzte. Batetik, Arrasaten joan zen igandean zortzi finalistek Udalbiltzako auzipetuen alde egindako saiokoak. Bestetik, Mutrikuko Kalbaixo auzoan Jon Maiak eta Andoni Egañak eskainitako bertso-afarikoak.

 Jasotako bideoen atalean Itziarko trama beltza izango da ikusgai. Zappingean, berriz, Xanpun, Ezponda, Mendiburu, Alkhat eta Lakak 1992an egindako jaialdi bat emango dute eta, bukatzeko, Zuri-beltzekoan 1965ean Zegaman egindako saio bateko irudiak hartuko dituzte. Inazio Maria Atxukarrori Uztapidek emandako hiru puntu-erantzun entzun ahal izango dira.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra