Eskolartekoa 2008-06-02

Maiana Irigoien Iparraldeko txapeldun eskolartekoan

Ximun Kazaubon, Bixente Luku eta Mattin Luku ere Euskal Herriko finalean izango dira, Hirigoienekin batean. 14 urtez beherako txapelketa ostiral honetan jokatuko da, ekainak 6ean, 10:00etan, Miarritzeko Jai-Alai frontoian.
Larunbatean jokatu zen Iparraldeko eskolarteko finala, helduen mailan eta Maiana Irigoien (Baiona) da txapeldun berria. Irigoienez gain, Luku anaiak (garaztarrak) eta Ximun Kazaubon (jatsutarra) ere Euskal Herriko finalerako sailkatu dira. Lauak ere 15-16 urteko bertsolari gazteak dira.  Finalean zortzi bertsolari aritu ziren kantuan. Aurreko lauez gain,  Kristine Txoperena,  Txomin Elosegi, Maiana Irigoyen, Iban Falxa eta Bixente Hirigaray.

14 urtez beherako txapelketa ostiral honetan jokatuko da, ekainak 6ean, 10:00etan, Miarritzeko Jai-Alai frontoian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza