Arabako Bertsolari Txapelketa 2010-11-04

Bukatu dira aurrekanporaketak

Maialen Sz. De Okariz, Bingen Saiz, Jon Pinedo, Iñaki Tena, Ainhoa Comas, Iker Pastor, Unai Mendibil, Irati Anda, Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Maite Solozabal, Josu Campo eta Amaia Lasaga sailkatu dira.
 Joan zen asteburuan jokatu ziren Arabako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketak. Guztira hiru saio egin zituzten 23 bertsolarirekin, afari/bazkari giroan. Denetan giro ona izan omen zen.

 Ostiralean izan zen lehenengo saioa, Dulantziko Okeluko elkartean. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Maialen Sz. De Okariz
 Bingen Saiz
 Jon Pinedo
 Iñaki Tena
 Endika Sarabia
 Uxue Ruiz de Arkaute
 Oier Suarez
 Maialen Mateo

 Larunbatean beste bi kanporaketa egin zituzten. Baranbioko Garrastatxuko txokoan honako bertsolari hauek jardun ziren:

 Ainhoa Comas
 Iker Pastor
 Unai Mendibil
 Julen Eizagirre
 Jon Unai Axpe
 Beñat Oribe
 Iñaki Kabeza

 Azkenik, Elosuko txokoan honako hauek aritu ziren:

 Irati Anda
 Elyem Chej
 Gaizka Urtaran
 Maite Solozabal
 Josu Campo
 Amaia Lasaga
 Eneko Murgiondo
 Oier Arbina

 Kanporaketa hauetatik hamahiru bertsolari sailkatu dira 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketara:

 Maialen Sz. De Okariz
 Bingen Saiz
 Jon Pinedo
 Iñaki Tena
 Ainhoa Comas
 Iker Pastor
 Unai Mendibil
 Irati Anda
 Elyem Chej
 Gaizka Urtaran
 Maite Solozabal
 Josu Campo
 Amaia Lasaga

 Hala, datorren urteko txapelketan 30 bertsolari ariko dira lehenengo aldiz: orain dela bi urte aritu ziren hamazazpiak eta orain sailkatu diren hamahiruak. Era honetan, bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira finalaren aurretik. Egitura luzeagoa izango da ondorioz. Otsailean hasiko da txapelketa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu