Aurten 25garren urteurrena izan da 2008-06-06

Jone Uria eta Nerea Ibarzabal txapeldun Bizkaiko Eskolartekoan

Helduetan Miren Amuriza gelditu da bigarren eta umetan Malen Amenabar. Bizkaiko Ikastolen Elkarteak omenaldia egin die 25 urtean lanean aritu diren pertsona eta elkarteei.

Iaz bezalaxe, Jone Uria algortarra eta Nerea Ibarzabal markinarra dira Bizkaiko eskolarteko txapeldun, heldu eta umetan. Zortzi bertsolari aritu dira kantuan helduetan: Maialen Markaida Berangokoa, Imanol eta Jone Uria algortarrak, Aitor Beitia bermeotarra, Miren Amuriza berriztarra, Xabier Iturrazpe lekietiarra,  Irati Erkizia bilbotarra eta Pello Ormazabal Arrigorriagatarra. Umetan berriz, sei aritu dira kantuan: Nerea Ibarzabal eta Josune Aramendi markinarrak, Malen Amenabar larrabetzuarra, Beñat Iturbe eta Maria Gorriño zornotzarrak eta Sarai Goitia lekeitiarra.
Finala Karmen aretoan jokatu da, 300 entzuleren aurrean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza