Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketa 2010-11-13

Gaur jokatuko da finala Donibane Lohizunen

Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Joanes Etxebarria eta Xumai Murua ariko dira kantuan.
   Gaur bukatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketaren aurtengo edizioa. Irailaren 18an hasi zen txapelketa, eta hiru kanporaketa eta bi finalerdiren ondoren honako bertsolari hauek iritsi dira finalera:

 Amets Arzallus
 Eneritz Zabaleta
 Sustrai Colina
 Odei Barroso
 Miren Artetxe
 Ekhi Erremundegi
 Joanes Etxebarria
 Xumai Murua

 Donibane Lohizuneko Jai-Alai pilotalekuan egingo da gaurko finala, arratsaldeko 17etan hasita. Bertsolariek 12na bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte finalaren lehenengo zatian. Honako hauek dira ariketak:

 -Binaka, gaia emanda, 8ko handian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, 10eko txikian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
 -Kartzela: bakarka, hitz bat gaitzat hartuta 10eko handian bertso bat eta bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean

 Lehenengo zati honetan zortzi bertsolariak ariko dira. Ondoren bi puntuatuenek buruz burukoa jokatuko dute. Hauek 7na bertso gehiago kantatu beharko dituzte ariketa hauetan:

 -Binaka, gaia emanda, 8ko txikian hiruna bertso
 -Kartzela: Bakarka, hitza emanda, 9 puntuko motzean bertso bat eta bakarka, gaia emanda, hiru bertso doinu eta neurri librean

 Ariketa hauen ondoren jakingo da nor den aurtengo txapelduna. Txapela Mixel Itzainak jantziko dio. Aurten 30 urte beteko ditu Bertsularien Lagunak elkarteak eta bertan sortzaile lanetan aritu zen Mixel Itzaina. Gai-jartzaile eta epaile lanetan ere aritu izan da.

 Finalean bete egingo da pilotalekua ziurrenik, 1300 sarreratik gora saldu baitira jada.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu