Bertxoko Sariketa 2010-11-08

Odei Barroso eta Jone Uria sailkatu dira finalera

Ostiralean jokatu zen lehenengo kanporaketa Ozaetan. Beraiekin batera aritu ziren Unai Gaztelumendi, Ekaitz Samaniego, Ainhoa Comas eta Kristiñe Txoperena.
 Joan zen ostiralean hasi zen Bertxoko Sariketa, Ozaetako txokoan. Afalostean honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan Idoia Beitia gai-jartzaile zutela:

 Odei Barroso
 Unai Gaztelumendi
 Jone Uria
 Ekaitz Samaniego
 Ainhoa Comas
 Kristiñe Txoperena

 40 bat entzule bertaratu ziren saioa jarraitzeko. Sariketa honen ezaugarri nagusietako bat da agurrak doinu berezietan egin ohi direla. Gainera, Ozaetako saioan bakarkakoan bertsolari bakoitzari kamiseta bat eman zitzaion, gai bat iradokiz. Saioa, orohar, arina eta umoretsua izan zen. Azkenean Jone Uria eta Odei Barroso sailkatu ziren finalerako.

 Ostiral honetan jokatuko da bigarren kanporajeta, Laudioko basalarrina elkartean. Olatz Bayer jardungo da gai-jartzen. Bertsotan, berriz, honako hauek:

 Ainhoa Mujika
 Julio Soto
 Izar Mendiguren
 Aimar Karrika
 Iker Agirre
 Peio Ormazabal

 Azkeneko kanporaketa, berriz, Gasteizko Errexala elkartean izango da azaroaren 18an. Beñat Goitiak aurkeztuko du saioa eta honako bertsolari hauek ariko dira bertan:

 Ander Solozabal
 Gillen Hiribarren
 Asier Azpiroz
 Miren Amuriza
 Iñaki Aleman
 Mikel Artola
 
 Kanporaketetara hurbildu nahi izanez gero aurretik abisatzea komeni da. Nahi izanez gero telefonoz deitu daiteke: 675707971. E-mailez ere eman daiteke abisua:

 araba.sustapena@bertsozale.com

 Afalosteko saioak izango dira denak. Afaria 20:30etan hasiko da eta saioa, berriz, 22:30etan. Finala azaroaren 26an jokatuko da Trebiñuko sagardotegian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra