Ikastetxeetako Bertsolaritza proiektua 2010-11-08

17082 haur ariko dira aurten bertsolaritza ezagutzen

Aurtengoan ikasmaterial berriarekin ariko dira, "Gu ere bertsotan" izeneko liburuarekin eta bertso-saioak ikusi eta entzuteko audi eta bideoekin.
 Kurtsoarekin batera abian da ikastetxeetako Bertsolaritza proiektua ere. Aurtengoan Euskal Herriko zazpi herrialdeetako 321 ikastetxetara iritsi da proiektua. Hau da, 17082 haur ariko dira bertsolaritza lantzen, eskola ordutan. Lan horretan bertsolaritzako 33 irakasle ariko dira.

 Aurtengoan, gainera, berrikunmtzak izango dira. Ikasmaterial berria prestatu dute aurtengo kurtsoari. Alde batetik, "Gu ere bertsotan" izeneko ikasliburua erabiliko dute haurrekin. Bestetik, bertso-saioak ikusi eta entzuteko audio eta bideoak ere erabiliko dituzte. Horrez gain arbela digitalak ere baliatuko dituzte. Era honetan, bertso sortak taldeka kantatzeko ikasgelako pantaila erabili ahal izango dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu