"Plazatik plazera" ekimena 2010-11-23

Repentistak eta payadoreak Euskal Herrian izango dira datorren astean

Astelehenetik igandera bitartean Gasteizen, Gernikan, Bilbon, Donostian eta Durangon izango dira. Uruguaytik Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno etorriko dira eta Kubatik Alexis Díaz Pimienta.
 Datorren astean kongresu bat egingo dute Gasteizen, eta bertara gonbidatu dituzte Maria eta Gabriel Luceno payadore uruguaytarrak eta Alexis Díaz Pimienta repentista kubatarra. Lehendik ere Euskal Herrian izanak dira, 2003an egindako Nazioarteko Topaketen arira. Oraingo honetan ere zenbait emanaldi egingo dituzte bertsolariekin batera. Gainera, Angel Luis Aguilar eta Ruben Aguilar musikariak ere izango dituzte lagun.

 Bertsolariekin batera egingo dituzte emanaldiak datorren aste guztian zehar. Hiru inprobisazio mota ezberdin (bertsolariak, payadoreak eta repentistak) elkarren ondoan ikusteko aukera izango da beraz. Honako emanaldi hauek egingo dituzte:

 AZAROAREN 29an, ASTELEHENA
 Gasteizko Bibat museoan iluntzeko 20etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Bertsolariak: Oihane Perea eta Manex Agirre

 Gernikako Elai-Alai aretoan, iluntzeko 19:30etan
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
  Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue

 AZAROAREN 30a, ASTEARTEA
 Gasteizko Parral tabernan, iluntzeko 20:30etan
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin
  Bertsolariak: Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren

 ABENDUAREN 1a, ASTEAZKENA
 Gasteizko Santa Maria katedralean 12etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
  Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio

 Bilboko Alhondigan, iluntzeko 19:30etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
  Bertsolariak: Sustrai Colina eta Fredi Paia

 ABENDUAREN 2a, OSTEGUNA
 Iruñeako Gurutze Plazan, iluntzeko 20etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
  Bertsolariak: Amets Arzallus eta Julio Soto

 ABENDUAREN 3a, OSTIRALA
 Donostiako Antzoki Zaharrean, 20etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin
  Bertsolariak: Jon Maia eta Beñat Gaztelumendi
 
 ABENDUAREN 4a, LARUNBATA
 Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, iluntzeko 20:30etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
  Bertsolariak: Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio

 ABENDUAREN 5a, IGANDEA
 Durangoko San Agustin kultur gunean iluntzeko 19etan
  Payadoreak: Mariela Acevedo eta Gabriel Luceno
  Repentistak: Alexis Díaz Pimienta Aguilar anaiekin batera
  Bertsolariak: Unai Iturriaga eta Igor Elortza

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu