Donostiako Artelekun, iluntzeko 19etan 2010-11-25

Ornitorrinkusek gaur egingo du diskoaren aurkezpen emanaldia

Maialen Lujanbio (ahotsa eta hitzak), Judith Montero (saxofoiak) eta Xabier Erkizia (elektronika, zaratak eta bestelako soinuak) ariko dira oholtza gainean.
 Lau urte igaro dira Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia Ornitorrinkus proiektuan sartu zirenetik. Bertsoa, musika garaikidea eta elektronika uztartzen dituzte beraien emanaldietan. Lehenik bakoitzak bere eremua arakatzen du, eta horren ondoren elkartzen dituzte hirurak eta, beraiek dioten moduan, "hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperimentazioa du bide eta helburu".

 Irudi bezala ornitorrinkoa aukeratu dute. Abere honek bateraezinak diruditen elementuak biltzen ditu bere baitan. Emanaldian "sailkaezina denaz, izateaz eta izan ezinaz" ariko dira.

 Hala, lehenik nork berea zalantzan jarri dute eta "sorkuntza nortasuna ezbaian" jarri. Deseraikitze prozesu horretatik osatu dute proiektua. Disko bat kaleratu dute laborategian egindako lan horren emaitza biltzeko. Paperezko euskarriak eta soinuzkoak elkar osatzen dute disko-liburu deituriko objektu horren barruan. Xabier Gantzarain eta Eneko Aristik diseinatu dute objektua, eta Jose Belmontek soinu piezak irudi bihurtu ditu. Gainera, Jakoba Errekondo, Joseba Sarrionandia, Xabier Erkizia eta Ixiar Rozasek testu berriak idatzi dituzte libururako. Gaur egingo dute aurkezpen emanaldia, Donostiako Artelekun, "Audiolab" egitarauaren barruan. Iluntzeko 19etan hasiko da saioa eta entzunaldi-kontzertuaz gain mintzaldia ere egingo dute aurkezpen moduan. Diskoak salgai daude proiektuaren web orrian, Lankuren web orrian eta Arto Artian-en.

 Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen. Bestalde, joan zen astean Gorka Erostarbek erreportaje bat egin zuen Ornitorrinkusi buruz Berriarako. Azkenik, interneten Hernanin Gu ta Gutarrak taldearekin batera egindako emanaldiaren irudiak ere ikusgai daude.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran