Unai Elizasuk sortutako webgunea da 2008-06-20

Gaijartzailea.com-ek 1.500 gai jarri ditu sarean eta beste hainbeste bisita jaso ditu hiru hilabetean

Plazaz plazako saioetako gaiak jartzen ditu Gaijartzailea.com-ek, besteak beste
Duela hiru hilabete jarri zuen martxan Unai Elizasuk www.gaijartzailea.com webgunea, gaijartzearen ikuspegitik egiten den lehenengoa da eta baita plazaz plazako gai gehiena bildu eta zabaltzen dituen gunea ere. Hiru hilabeteotan Elizasuk 1.500 gai jarri ditu sarean jendearen eskura, eta 1.500 sarrera ere izan ditu. Gaiez gain, saioen egitura posibleak, eztabaidak, gaiei buruzko gogoeta-bideoa eta abar ere eskaintzen du webguneak. Egilearen arabera, udaran ere eduki berriak izango ditu Gaijartzailea.com-ek

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza