Xenpelar Saria 2010-12-09

Agin Rezolak jantzi du txapela

Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Aitzol Barandiaran, Alaia Martin, Julio Soto, Odei Barroso eta Haritz Casabal. Alaia Martinek jaso du bertso onenaren saria.
 Atzo arratsaldean jokatu zen Xenpelar Sariko finala Errenterian. Errenteria Hiria Kulturgunea goraino bete zen eta saio on baten ondoren, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Agin Rezola          571 punturekin
 2.- Aitzol Barandiaran   564 punturekin
 3.- Alaia Martin         396 punturekin
 4.- Julio Soto           395 punturekin
 5.- Odei Barroso         387 punturekin
 6.- Haritz Casabal       381,5 punturekin

 Bertsorik onenaren saria, berriz, Alaia Martinek jaso zuen, bederatziko txikian hitza gaitzat hartuta botatako bertsoarengatik.

 Anjel Mari Peñagarikanok jantzi zion txapela Agin Rezolari.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta