Putzuzulo gaztetxean 2010-12-10

Laugarren kopla txapelketa jokatuko da gaur Zarautzen, 10 bertsolarirekin

Laugarren kopla txapelketa jokatuko da gaur Zarautzen, 10 bertsolarirekin
Laugarren kopla txapelketa jokatuko da gaur Zarautzen, 10 bertsolarirekin: Miren Amuriza, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Julio Soto, Miren Artetxe, Rosi Lazkano, Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal, Jone Uria eta Jokin Uranga. Putzuzulo gaztetxean 22:00etan
Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean laugarren Kopla txapelketa izango da gaur, txapelketatik baino festatik azkoz gehiago duen ekitaldia. Aurtengoan 10 bertsolari izango dira: Miren Amuriza, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus, Julio Soto, Miren Artetxe, Rosi Lazkano, Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal, Jone Uria eta Jokin Uranga.  Gehienak ekitaldi horretan parte hartu gabeak dira, eta tartean da Julio Soto, iazko zintzarriduna, zintzarria baita saria. Azken hiru ediziotan Zarauzko Putzuzulo gaztetxea lepo bete izanda, eta izugarrizko giroa sortu.
Orain artekoan, bi minutuko kopla saioak izan dira, gaiekin zein librean, eta publiko artean banatutako epaimahaiak ematen du saria. 22:00etan

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta