Elizondon jokatu zen 2010-12-15

Inaki Alemanek irabazi du Izeta sariketa

Inaki Alemanek irabazi du Elizondon jokatu berri den Izeta sariketa. Nafarroako hamahiru bertsolarik hartu zuten parte egun osoz izan zen saioan eta Iñaki Aleman iruritarrak Mariano Izeta zenaren Ines alabaren eskutik jaso zuen txapela.
Inaki Alemanek irabazi du Elizondon jokatu berri den Izeta sariketa. Nafarroako hamahiru bertsolarik hartu zuten parte egun osoz izan zen saioan eta Iñaki Aleman iruritarrak Mariano Izeta zenaren Ines alabaren eskutik jaso zuen txapela.
Saioa Alkaiza antsoaindarrarentzat izan zen bigarren postua eta hirugarrena, berriz, Josu Sanjurjo lesakarrarentzat. Beste hiru bertsolari izan ziren arratsaldeko finalean: Leitzako Jose Luis Barberia “Zili”, Iruñeko Ainhoa Aranburu eta Lesakako Iban Garro. Elizondoko aretoa bete egin zen finala ikusteko eta saio polit eta bizia eskaini zuten Nafarroako bertsolari gazteek.
Aurtengo Izeta sariketa goizetik abiatu zen. Hamahiru bertsolarien artean bi kanporaketa jokatu ziren, finalean izanen seikotea erabakitzeko. Parte-hartzaile guztiekin egin zen bazkariaren ondoren, 17,30ean hasi zen arratsaldeko saioa, Alaitz Rekondo aurkezlearen gidaritzapean. Epaile lanetan Nerea Bruño, Mikel Altzuart eta Josu Etxanobe aritu ziren.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bi urtetik behin antolatzen du Nafarroako bertsolari berria sustatzea helburu duen Izeta sariketa.  Aurtengo edizioak Baztango Udalaren, Euskarabidearen, Euso Jaurlaritzaren eta Baztango Bertso Eskolaren laguntza izan du.
Izeta sariketa 2004. urtean egin zen lehen aldiz. Lau edizio hauetan, bertsolarien harrobia izan da eta hala izaten segituko du. Elizondoko Jon Barberena, Iruñeko Oier Lakuntza eta Gartzaingo Jon Elizetxe izan dira Izeta sariketa orain arte irabazi dutenak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra