Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-16

Miren Amuriza: "Aurten inoiz baino lasaiago egongo gara denok"

Lehenengo aldiz sartu da finalera, eta denen artean saio eder bat egitea gustatuko litzaioke. Finalaurrekoetako urduritasunak gainditu nahi ditu.
 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan iritsi zen, beharbada, Miren Amurizaren gorakada. Finalaren atarian gelditu ondoren faboritoen multzoan ekin zion Bizkaiko Bertsolari Txapelketari, eta orain arte bete ditu pronostikoak. Dena den, finalera begira jarrita helburu kolektiboagoak lehenesten ditu. Hala, zortzi bertsolarien artean final on bat egitea da bere helburua. Aurpegi berri asko egoteak jende askori beldurra emango badio ere ez du uste aurten finala txarragoa aterako denik. "Kontrakoa: aurten inoiz baino lasaiago egongo gara denok".

 Orain arte egindako bi saioetan gustura gelditu da emaitzarekin. Dena den, ez omen da kanpotik zirudien bezain lasai egon, nahiz eta nerbio-puntu bat beti den ona. Lehenengo saioan, Igorren, lasaiago egon omen zen. Zornotzako finalaurrekoan gehiago sufritu omen zuen. Finalean giro ederra espero du: "nik uste dut gu pribilegiatu batzuk garela han 4000 lagunen aurrean egoteagatik". Hori aprobetxatu nahiko luke eta aurreko saioan baino lasaiago kantatu.

 Entrenamenduari dagokionez, aurten ez du bat-bateko entrenamendu berezirik egin. Astebururo saio bat baino gehiago izan dituenez, bertan egin ditu egin beharreko froga guztiak. Dena den, etxean paperaren aurrean lan egin du, eta hor landutakoa gero plazan erabiltzen saiatu da.

 Bertsoa.com-ek txapelketa hasi aurretik egindako elkarrizketa ikusgai dago hemen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu