Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2010-12-16

Onintza Enbeita: "Entzuleari ezin zaio gehiago eskatu"

Aurtengoa hirugarren finala izango da beretzat. Saio ona aterako delakoan da. "Inork ez dio irabaztera doanik, baina txapel bat dago jokoan" dio.
 Onintza Enbeitarentzat hirugarren finala izango da aurtengoa. Puntuazio altuenarekin iritsi da, gainera.  Orain dela lau urte aurpegi berria izan bazen ere, orain beteranoen multzoan sartzen dute Onintza Enbeita ere. "Inork ez dio irabaztera doanik baina txapel bat dago jokoan" dio. Saio on bat egitea gustatuko litzaioke, dena den. Falta direnei buruz asko hitz egiten bada ere, garbi dauka Onintza Enbeitak: "zortziok dira Bizkaiko finalistak eta seguru nago kristoren finala aterako dela". Gazteak sorpresa ematen saiatuko badira ere, beraiek eusten ahaleginduko omen dira.

 Durangoko finalaurrekoan hasi zen Onintza Enbeitaren ibilbidea aurtengo txapelketan. Normalean finalaurrekoetan giroak gora egiten duelakoan dago, eta lehenengo saioa izaten dela hotzena. Baina, Durangon oso gorputzaldi ona sentitu zuen, eta jendea ere bero ikusi zuen. "Entzuleari ezin zaio gehiago eskatu", dio. Gernikako saioa jartzen du horren adibide moduan: argia joan arren orduerdiz aulkietatik mugitu ere egin gabe egon zen publikoa. Harro dago bertsozaleekin: "guk ematen ez dugunean ere erantzun egiten du".

 Denen prestaketa antzekoa izaten delakoan dago Onintza Enbeita. Azken urteotan Zeanurin entrenatu da hango bertsolariekin. Beñat Ugartetxea ere agertu izan da aurten. Horrez gain, Gernikan beste enbeitatar batzuekin ere elkartu izan omen da. Etxean ere eman dizkie buelta batzuk errimei eta bakarkako lanei.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu