Ibarrako jaialdia 2010-12-28

Bertsolariek asmatuko ote dituzte hitzak?

Joko berezia egin zuten Maialen Lujanbiok, Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak: bakoitzari bi hitz eman zizkion gai-jartzaileak, eta besteei pistak eman behar zizkien, hauek asmatzeko.
 Bertso jaialdi gehienetan saiatzen dira bertsolariei ariketa berriak proposatzen. Ibarran ere halaxe egin zuten Maialen Lujanbiok, Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak. Gai-jartzaileak bina hitz eman zizkien, eta hauek besteei pistak eman behar izan zizkieten, hitzak asma zitzaten. Segidillan aritu ziren, bizi-bizi. Beharbada hau izango zen jaialdiko une gorena.

 Gainera, saioa hasi aurretik entzuleei paperak banatu zizkieten, bertsolari bakoitzari egokitutako hitzak zein ziren jakin zezaten. Une batzuetan joko handia eman zuen honek, publikoak informazio gehiago baitzeukan hitzak asmatu behar zituzten bertsolariek baino.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu