Lau ekitaldi izango dira: bi otsailaren 3an eta beste bi otsailaren 10ean. Jone Miren Hernandez, Xabier Odriozola, Leire Ibarguren eta Maialen Lujanbio eta Judith Montero ariko dira hizlari.
Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak "Umorez: Generoa bertsolaritzan" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Honako hitzaldi hauek izango dira bertan:
OTSAILAREN 3a, OSTEGUNA
18etan Jone Miren Hernandez: "Emozioen labirintuan: Emakumeen hitza, ahotsa eta bertsolaritza: norabide ezberdin baten bila?"
19:30etan Xabier Odriozola: "Parekidetasuna eta maskulinitate berriak"
OTSAILAREN 10a, OSTEGUNA
18etan Leire Ibarguren: "Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan" tesinan oinarritutako hitzaldia
19:30etan Maialen Lujanbio eta Judith Montero: "Ornitorrinkus lanaren interpretazioa"
Hitzaldi guztiak Villabonako Subijana Etxean egingo dira. Gainera, hitzaldien ondoren afaritan gelditzeko aukera ere izango da. Horretarako aurrez egin beharko da erreserba, Bertsozale Elkartera deituta (943 69 41 29) edo idatzita (umorez@bertsozale.com).
Azken urte hauetan ugaritu egin dira bertsolaritzaren eta genero sistemaren gaineko gogoetak. Urrutira joan gabe, iaz Arrasaten izandako
hitzaldiak entzun besterik ez dago. Dena den, bertsolaritzaren esparruko emakumeak lehenago, 2003an hain zuzen ere, hasi ziren honen inguruan elkartzen. Eta 2008tik Genero batzordea dago Bertsozale Elkartean.
Batzordearen helburua genero perspektiba txertatzea da: "heziketa tradizionalak emakume eta gizonengan duen eragina aztertu, barne-egiturak deseraiki eta norberak pertsona aske eta aberatsagoa izateko dituen aukeratan sakontzea da helburua, pertsonen eraldaketa prozesua bultzatuaz, gizarte parekide eta askeago bat sortzeko". Horretara datoz hitzaldi hauek ere. Gaur egun hausnarketa ugari egiten da gaiaren inguruan, eta horiek plazaratu nahi dira jardunaldi hauetan. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik
hemen.