Terrorismoa Goratzea leporatzen die Auzitegi Nazionalak 2011-01-14

Oihane Pereak eta Josu Ormaetxeak gaur deklaratuko dute Madrilen

Autobusak antolatu dituzte gaur Madrila joateko. Atzo hainbat bertsolari, bertsozale, kultur eragile eta herritarrek babesa adierazi zieten.
 Oihane Perea eta Josu Ormaetxeak gaur deklaratuko dute Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Auzitegiak terrorismoa goratzea egozten die biei. Joan zen udako Gasteizko jaietan, Santiago Egunez, Blusa eta Nesken batzordeak antolatutako presoen aldeko ekitaldian kantatu zuten. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena bazuen ere, Ertzaintza bertan egon zen, eta hiru lagun identifikatu zituen. Ekitaldian Oihane Pereak eta Josu Ormaetxeak presoen izenak irakurri zituzten, senideak oholtzara igo zitezen. Horregatik epaituko dituzte.

 Atzo hainbat bertsolari, bertsozale, kultur eragile eta herritarrek babesa adierazi zieten bi bertsolariei, prentsaurreko batean. Bertsolarien jardunaren eta bertsolaritzaren aurkako "eraso"-tzat daukate epaiketa, eta "bide arriskutsua" zabaltzen duela uste dute. Gasteizko Blusa eta Nesken batzordeko kideek eta Etxeratek ere egoera "oso larria" dela uste dute.

 Gaur hainbat bertsozale eta kultur eragilek autobusak antolatu dituzte Madrilera joateko.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu