Beterriko Bertsolari Txapelketa 2011-01-28

Gaur jokatuko da bigarren kanporaketa, Asteasun

Unai Muñoa, Ander Lizarralde eta Jokin Labayen Iñaki Gurrutxaga, Jon Martin eta Iñigo Izagirreren aurka ariko dira, 20:30etatik aurrera.
 Gaur jokatuko da Beterriko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Asteasuko Aitz-ondo elkartean izango da saioa, iluntzeko 20:30etatik aurrera. Bi talde ariko dira lehian:

 Doneztebe: Jon Martin, Iñigo Izagirre eta Iñaki Gurrutxaga
 Donelontxo: Ander Lizarralde, Jokin Labayen eta Unai Muñoa

 Jon Zalduak jarriko dizkie gaiak.

 Joan zen astean jokatu zen lehenengo kanporaketa, eta bertan Donelutxi taldeak egin zuen aurrera. Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeitak osatzen dute taldea.

 Finala otsailaren 12an izango da, Villabonako Behar-Zana Elkartean. 100 lagunentzako lekua izango da bertan. Amaia Agirre ariko da gai-jartzen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu