Nafarroako Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia 2011-02-03

Alaitz Rekondo da Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari berria

Manolo Arozenaren lekua hartuko du. Joan zen larunbatean egin zen Batzar Nagusia, eta 2011rako egitasmoa zehazteaz gain iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua onartu ziren.
 Joan zen larunbatean Nafarroako Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia egin zen, Lesakan. Bertan aurtengo egitasmoa zehazteaz gain iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua onartu ziren. Eta beste erabaki garrantzitsu bat ere hartu zen: hemendik aurrera lehendakari berria izango du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Alaitz Rekondok hartuko baitu Manolo Arozenaren lekua. Alaitz Rekondo bera ere lesakarra da. Bortzirietako Bertso Eskolan hasi zuen bere harremana bertsolaritzarekin, eta aurkezle eta gai-jartzaile lanetan behin baino gehiagotan aritu izan da, tartean Txapelketa Nagusian. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu