Santa Ageda Bezpera 2011-02-04

Santa Eskeko kopla ugari entzungo da gaur Euskal Herriko bazterretan

Azpeitia, Elgoibar, Asteasu, Donostia, Leitza, Pasaia, Alegia eta Lasarte-Oriako taldeak kantura aterako dira.
 Santa Ageda bezpera da gaur Euskal Herrian, eta, ohitura zaharrei jarraiki, talde ugari aterako dira kalera.

 Azpeitian Haritz Etxeberria "Ministro" eta Jokin Uranga ariko dira koplari.

 Elgoibarren eguerdiko 14:30etan abiatuko dira plazatik, baserriz baserri ibiltzeko. Xabier Arrizabalaga "Ziarda", Juan Mari Areitio "Ziarda", Mikel Olaizola eta German Meabebasterretxeak kantatuko dute.

 Asteasun ere herriko plazatik abiatuko dira eguerdiko 15:30etan. Beñat Lizaso, Aritz Mujika eta Ugaitz Mendizabal ariko dira kantuan.

 Donostiako Gros auzoan arratsaldeko 18etan hasiko dute beren ibilera, Iñaki Apalategi eta Jon Martin koplari hartuta.

 Ordu berean abiatuko da Leitzako taldea ere, plazatik.

 Pasaian euskal astea ospaten ari dira, eta horren barruan antolatu dute gaurko erronda. Gudarien plazatik aterako dira, arratsaldeko 18:30etan hasita. Sustrai Colina eta Amets Arzallusek kantatuko dute.

 Alegian bertso-eskolakoak ariko dira kantuan. Larraitz auzotik abiatuko dira, iluntzeko 19ak aldera.

 Lasarte-Oriako bertso-eskolakoak, berriz, Jalgi kafe antzokitik abiatuko dira iluntzeko 19:30etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa