Umorez: Generoa Bertsolaritzan 2011-02-10

Gaur bukatuko dira jardunaldiak

Leire Ibargurenek arte eszenikoetan emakumeek nolako umorea egin nahi duten aztertuko du. Maialen Lujanbio eta Judith Montero, berriz, "Ornitorrinkus" proiektuaz ariko dira.
 Joan zen ostegunean hasi ziren "Umorez: Generoa bertsolaritzan" izeneko jardunaldiak. Jende dezente gerturatu zen Jone Miren Hernandez eta Xabier Odriozolaren hitzaldiak jarraitzera.

 Gaur beste bi hitzaldi izango dira Villabonako Subijana Etxean. Arratsaldeko 18etan Leire Ibargurenek "Nolako umorea egin nahi dugu emakumeok arte eszenikoetan" tesinan oinarritutako hitzaldia emango du. Ondoren, 19:30etan, Maialen Lujanbio eta Judith Montero "Ornitorrinkus" lanaren interpretazioaz ariko dira.

 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Genero Batzordeak antolatu ditu jardunaldi hauek, bertsolaritza eta generoari dagokionez egungo ekarpen nagusiak plazaratzeko.

 Hitzaldien ondoren afaltzen gelditzeko aukera ere izango da. Erreserba aurrez egin beharko da, Bertsozale Elkartera deituz (943 69 41 29) edo idatziz (umorez@bertsozale.com).

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu