Bertso Udalekuak 2011 2011-02-09

Begirale, zuzendari eta sukaldariek izena emateko epea zabalik dago

Izena emateko epea martxoaren 14an itxiko da. Aurten Bidarrai (Behe Nafarroa), Arrazola (Bizkaia), Irañeta (Nafarroa), Zerain (Gipuzkoa) eta Zuhatzan (Araba) egingo dira txandak.
 Aurten ere Bertso Udalekuak antolatuko ditu Bertsozale Elkarteak. Horretarako, begirale, zuzendari eta sukaldariak beharko dira. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 14ra bitartean.

 Aurtengoan sei txanda izango dira:

 UZTAILAREN 3tik 9ra
 Bidarrain (Behe Nafarroa), Menditarrenia aterpetxean
 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoekin

 UZTAILAREN 10etik 16ra
 Zerainen (Gipuzkoa)
 15 eta 18 urte bitarteko gazteekin
 (Sukaldaririk ez da behar)

 UZTAILAREN 17tik 23ra
 Irañetan (Nafarroa)
 9 eta 11 urte bitarteko haurrekin

 UZTAILAREN 24tik 30era
 Arrazolan (Bizkaia), Iturralde aterpetxean
 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoekin

 ABUZTUAREN 1etik 7ra
 Zerainen (Gipuzkoa)
 9 eta 10 urteko haur nafarrekin, Nafarroako Udal Euskara Teknikarien Sarearekin antolatuta
 (Sukaldaririk ez da behar)

 IRALIAREN 1etik 4ra
 Zuhatzan (Araba)
 9 eta 11 urte bitarteko haurrekin
 (Sukaldaririk ez da behar)

 Martxoaren 31rako osatuko dira txandetako lan-taldeak. Apirilaren 16ko asteburuan, berriz, plangintzak egingo dira. Nahitaezkoa izango da bilera horretara joatea.

 Begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi izanez gero honako fitxa hau bete behar da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran