Beterriko Bertsolari Txapelketa 2011-02-10

Larunbat honetan jokatuko da finala

Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita ariko dira alde batetik eta Ander Lizarralde, Jokin Labayen eta Unai Muñoa bestetik. Gaiak Amaia Agirrek jarriko ditu. Hemen dituzue ikusgai bigarren kanporaketako irudiak, Donelontxo taldearen hasierako agurra.
 Badira bi aste aurtengo Beterriko Bertsolari Txapelketa hasi zenetik. Larunbatean jokatuko da finala, iluntzeko 20:30etatik aurrera, Villabonako Behar-Zana elkartean. Honako bi talde hauek ariko dira bertan:

 -Donelutxi: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita
 -Donelontxo: Ander Lizarralde, Jokin Labayen eta Unai Muñoa

 Amaia Agirrek jarriko ditu gaiak. Sarrerak agortuta daude jadanik.

 Beterriko Bertsolari Txapelketa Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatzen du. Laugarren edizioa da aurtengoa.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza