Jone Miren Hernandez izango da aste honetako gonbidatua 2011-02-11

Beterriko kanporaketako irudi onenak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Zeraingo Oiarte sagardotegiko saioa ere emango du aste honetako programan. Zappingean Mari Treku izango da protagonista. Zuri-beltzekoan, berriz, Uztapide.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Igandean emango dute, iluntzeko 21etatik aurrera.

 Aste honetako programan Beterriko Txapelketak beteko du tarterik handiena. Orain dela pare bat aste jokatu zen lehenengo kanporaketa, honako talde hauekin:

 -Donelutxi: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita
 -Agate Deuna: Jone Uria, Alaia Martin eta Miren Amuriza

 Talde bakoitzak bere agur berezia kantatu ondoren, Alaitz Sarasola gai-jartzaileak bestelako ariketa bereziren bat ere jarri zien. Une onenak emango ditu programak.

 Bestalde, Sebastian Lizasok eta Iker Zubeldiak Zeraingo Oiarte sagardotegian egindako saioa ere eskainiko dute.

 Aste honetan Jone Miren Hernandez antropologoa izango da programako gonbidatua. "Umorez" jardunaldietan parte hartu zuen joan zen astean, eta generoa eta bertsolaritzari lotutako ikerketa batean murgilduta dabil, gainera. Bertsolari aldizkariaren ale berriaz ere ariko dira programan.

 Bukatzeko, ohiko atalak ere izango ditu aste honetan Hitzetik Hortzeran. Joxe Mari Iriondok "Aurrez aurre" izeneko saio bat aurkezten zuen 1986an. Programa batean Mari Treku izan zen gonbidatua, eta Mattin Trekuz aritu ziren. Momentu batean Lazkao Txikik ere hartu zuen parte. Zuri-Beltzekoan, berriz, Uztapideren saio bat eskainiko dute, 1974ko martxoan Azpeitian egindakoa.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa